POLITIKA

Ustez ETArena zen zulo bat topatu du Ertzaintzak Arraia-Maeztun

Mendialdean aurkitu dute, eta lehergailuak zeuden ezkutatuta; gutxienez, duela hamar urtekoak dira.

Mendialdean topatutako materiala. ERTZAINTZA
jon olano
2019ko ekainaren 7a
10:55
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak zulo bat topatu du gaur goizean; bi bidoi zeuden gordeta, eta horien barruan zeuden lehergailu ugari, detonagailuak, tenporizadoreak eta ETAren ikur bat. Arraia-Maeztuko (Araba) lurretan topatu dute zuloa, mendialdean, herritar batek abisua eman eta gero.

Bertara joan dira Ertzaintzako Lehergailuen Unitateko poliziak, Polizia Zientifikoko Unitateaz gain. Lehen azterketen arabera, material horrek gutxienez hamar urte dauzka.

Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du, eta guztiaren berri eman dio Espainiako Auzitegi Nazionalari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.