PSEk EH Bilduri eman dio alkatetza Samaniegon, EAJren kaltetan

EAJren eta PSEren arteko itunak arrakala izan du Samaniegon (Araba). PSEk ez du EAJko hautagaia babestu. EH Bilduri eman dio botoa, eta, ondorioz, koalizioak eskuratu du alkatetza.

EH Bilduren Samaniegoko hiru zinegotziak.
2019ko ekainaren 15a
12:02
Entzun

Samaniegon (Araba), EH Bilduk lortu du alkatetza, ustekabean. Izan ere, EAJren hautagaia alkate izendatzea espero zen, PSEren babesarekin. Alderdi sozialistak, ordea, ez du EAJren eta PSEren arteko ituna bete, eta ez du hautagai jeltzalea babestu, EH Bildukoa baizik. Horrenbestez, EH Bilduk lehenengoz lortu du alkatetza bat Arabar Errioxan. Pili Garmendia izango da Samaniegoko alkate.

Oraingoz, itunaren ez betetze horrek ez du ondoriorik izan beste inongo udalerritan.

EAJ izan da alderdirik bozkatuena Samaniegon. Hiru zinegotzi ditu; EH Bilduk adina. PSEren zinegotzi bakarrak hautsi du berdinketa, eta koalizioaren alde egin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.