Euskal presoak

Ostiralean aztertuko dute Lorentxa Beyrieren baldintzapeko askatasun eskaera

2017ko abenduan egin zuen euskal presoak baldintzapean aske uzteko eskaera. Aitzineko urteetan, bi aldiz errefusatu diote aukera hori.

Lorentxa Beyriren aldeko ekitaldi bat, Kanbon (Lapurdi). Artxiboko irudia. ISABELLE MIQUELESTORENA
Berria
2019ko ekainaren 18a
13:13
Entzun

Lorentxa Beyrie euskal presoaren baldintzapeko askatasun eskaera aztertuko dute ostiral honetan Roannen (Frantzia), bere aldeko sostengu komiteak jakitera eman duenez. Abokatuaren eskariz, audientzia ez da bideo konferentzia bidez eginen eta epaitegia bera mugituko da Roanneko presondegira.

18 urte daramatza preso Beyriek, eta hiru presondegi ezberdinetan egon da orain arte: Felury Merogis, Joux la ville eta Roanne. 2017ko abenduan egin zuen baldintzapean aske uzteko eskaera; orain arteko hirugarrena.

Uztailaren 5ean, Frederic Haranburu Xistor euskal presoaren baldintzapeko askatasun eskaeraren erabakia emanen dute jakitera. Prokuradoreak baldintzapeko askatasuna ez onartzea galdegin zuen; aldiz, defentsak bezala, Lannemezan (Okzitania) kartzelako zuzendariak aldeko iritzia azaldu zuen —han dago preso Haranburu—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.