Politika

Eusko Legebiltzarrak torturatuen datuetara iristeko "bidea jartzea" eskatu dio Jaurlaritzari

Elkarrekin Podemosek eraman du legez besteko proposamena Giza Eskubideen Batzordera. Testua EH Bildurekin adostu dute, eta EAJk ere babestu du.

Sua piztu dute Parlamentuaren atarian, torturaren biktimak gogoratzeko. BERRIA
2019ko ekainaren 26a
07:24
Entzun

Elkarrekin Podemosek Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordera eramandako legez besteko proposamenak aurrera egin du gaur arratsaldean —EH Bilduk eta EAJk babestu egin dute; eta kontra bozkatu dute PSEk eta PPk—.

Testu horren arabera, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio torturen, gehiegikerien eta poliziaren tratu txarren inguruan hainbat erakundek egindako ikerketetara eta datuetara iristeko "bideak jartzea", beti ere, biktimen intimitaterako eskubidea, datuen babesa eta hirugarrenenen ohorerako eskubideak babestuz —hain zuzen, datuen babeserako legea urratzea jarri dute argudio gisa PSEk eta PPk kontra bozkatzeko—.

Datu horiek eskura jartzearen helburua ere argi uzten du testuak: "Giza eskubideen urraketa larrien tipologia horri buruzko ikerketa historiko, estatistiko eta zientifikoak erraztea".

Haragoko neurriak eskatu dituzte Egiari Zor fundaziotik ere. "Ardura instituzionalak neurri sinbolikoak baino zerbait gehiago eskatzen du: biktimen aitortza bermatzea. Sarritan salatu dugu larriak direla oraindik ere torturari buruzko ezagutza falta, biktimen aitortza eza eta zigorgabetasuna".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.