Hauteskundeen ondorena

Zazpi mahai sektorial antolatuko dituzte PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerrak

Astelehenetik aurrera bilduko dira PSNren oinarrizko testuaren gainean, beste alderdien ekarpenak bildu eta zazpi sektoreren gainean akordio programatiko adosteko. Hori amaituta, azken mahai politiko bat antolatuko dute autogobernuari buruz

Gaur arratsaldeko bilerak ordubete iraun du. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
joxerra senar
2019ko ekainaren 27a
20:02
Entzun

Ez dute baztertzen sanferminetan ere biltzea. Astelehenean PSNk gainerako hiru alderdiei helarazitako dokumentua lanerako "oinarrizko tresna" dela hitzartu dute gaur arratsaldean lau alderdiek. Geroa Baik,Ezkerrak eta Ahal Dugu-k egindako ekarpenak jasoko dira eta horren gainean lan egingo dute astelehenetik aurrera. Bihar batzorde horietan nortzuk parte hartuko duten zehaztuko dute.

Ordubete iraun du bigarren bilerak. PSNko Ramon Alzorrizen arabera, honako hauek izango dira zazpi gai sektorialak: hezkuntza, kultura eta kirola; osasuna; berdintasuna, Nafarroa soziala eta gazteria; hizkuntz politika; enplegua, garapen ekonomikoa eta zerga arloa; bizikidetza, memoria eta funtzio publikoa; tokiko administrazioa, ingurumena, iraunkortasuna, energia berdea. Zazpi sektore horiek hitzartuta, azken mahai politiko bat antolatuko da autogobernuari buruz.

Alzorrizek "konfiantza" adierazi nahi izan du, amaieraraino iristeko prest daudela adierazteko. "Bat egiten dugu denok amaieraraino iritsi eta herritarren agindu hori betetzeko. Eta batez ere baikortasuna azaldu nahi dut. Nahikoa oinarri badaude akordiora iristeko".

Geroa Baiko Koldo Martinez ere itxaropentsu agertu da. "Gobernu aurrerakoi eta anitza egiteko, apustu argia da. Akordio programatiko sendo bat behar dugu".

Mikel Builek ere konfiantza azaldu du. Ezkerrako Marisa de Simonek ez du hitz egin bilera amaitutakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.