G7koen goi bilera
Manifestazioa egin dute Miarritzen, G7koen gizarte eta ekonomia ereduaren kontra
G7 Ez plataformak deituta, "bestelako mundu bat" aldarrikatu dute. Plataformak kontragailurra egingo du abuztuaren 19tik 23ra, Irunen (Gipuzkoa) eta Hendaian (Lapurdi).

G7koek Miarritzen (Lapurdi) egingo duten goi bileraren kontrako manifestazioa egin dute, gaur, Miarritzen bertan. Euskal Herritik beste mundu bat sortzen, G7 ez lelopean, munduko zazpi herrialderik boteretsuenek sustatzen duten gizarte eta ekonomia eredua salatu dute, G7 Ez plataformak deituta. Manifestazioa hiriko kasinoan amaitzea zuten aurreikusia antolatzaileek, baina suprefeturak hala izatea debekatu du.
[G7 EZ MANIFA] Xingola gorria hautsi dute, zonalde gorria (sekuritate maila gorenekoa) irudikatzeko @berria pic.twitter.com/cXPdaNrN2D
— oihana (@oi_tsr) 2019(e)ko uztailaren 13(a)
[G7 EZ MANIFA] Jendea hondartzan manifari begira... @berria pic.twitter.com/5KOEiNi78e
— oihana (@oi_tsr) 2019(e)ko uztailaren 13(a)
Hondartzaren ondoko etorbidetik egin dute aurrera manifestariek, Miarritzeko herriko etxeraino. Mobilizazioa mozorroekin eta G7ko agintarien karikaturekin girotu dute.
[G7 EZ MANIFA] @berria pic.twitter.com/4wcnXzevSd
— oihana (@oi_tsr) 2019(e)ko uztailaren 13(a)
[G7 EZ MANIFA] "G7 kanpora, ogi etorri errefuxiatuak" @berria pic.twitter.com/0UAJq92sOW
— oihana (@oi_tsr) 2019(e)ko uztailaren 13(a)
Amaierako hitzaldian antolatzaileek ohartarazi dutenez, "nagusitasunaren sinboloa da G7koen gailurra, eta haren helburua da kapitalismoan sakontzea".
G7koen goi bilera abuztuaren 24tik 26ra egingo da Miarritzen, eta G7 Ez plataformak kontragailurra antolatu du erantzun gisa, abuztuaren 19tik 23ra, Irunen eta Hendaian. Helburua da kapitalismoaren alternatiben "topagunea" izatea. Manifestazio bat ere egingo dute, hilaren 24an, Hendaian. 49 eragileren artean adostu dute kontragailurraren egitaraua.