Euskal presoak

Lekeitiora iritsiko da gaur Orain Presoak Tour bizikleta martxa

Luhusotik (Lapurdi) irten zen, atzo. Zarauztik (Gipuzkoa) abiatu da gaur goizean, eta Gernika-Lumon (Bizkaia) amaituko da, bihar.

2019ko uztailaren 20a
16:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Bigarren etapari ekin dio gaur Sarek antolatutako Orain Presoak Tour bizikleta martxak. Euskal presoen eskubideen alde eta salbuespen legediaren kontra, Luhusotik Gernika-Lumora arteko bidea egiten ari dira. Antolatzaileen esanetan, ETAren desegitea eta "gizarte zibilaren konpromisoa" irudikatzen ditu Luhusok, eta "bizikidetzaren eta bakearen eredu" da Gernika-Lumok. Bi herria lotuko dituzte, "elkarbizitzaren eta bakearen aldarria" zabaltzeko.

Atzo egin zuten lehenengo etapa, Luhuso eta Zarautz artekoa. Bidean igaro zituzten Kanbo, Ezpeleta, Senpere, Azkaine eta Urruña (Lapurdi). Gipuzkoan, sartu eta Irunen bazkaldu zuten. Ondoren, Lezo, Donostia, Lasarte-Oria eta Usurbiln, igaro zituzten, Zarautzeraino.

Goizean abiatu dute bigarren etapa Zarauztik Lekeitio (Bizkaia) aldera. Han amaituko da gaurko ibilbidea. Bihar, Gernika-Lumora iritsiko dira.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.