G7koen goi bilera

G7koen gailurraren kontrako bi sabotaje ekintza aldarrikatu dituzte

Arrangoitzeko golfean "pozoi ekologikoa" bota dutela eta Bilbo eta Santander arteko trenbidea moztu dutela esan dute agiri batean.

BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2019ko uztailak 31 09:15

"Zapaltzaileen kontrako borrokak segitzen du" goiburupean, azken egunetan bi sabotaje ekintza aldarrikatu dituzte agiri batean. Egileek ez dute izenpetu, baina agorrilaren 24tik 26ra Miarritzen (Lapurdi) iraganen den G7koen goi bileraren kontrako mezuak hedatu dituzte. "G7 eta bere munduaren borrokatzea, Euskal Herriko lurrak, herriak eta bizilekuak kapitalisten jostaleku izatearen borrokatzea da", adierazi dute BERRIAri helarazitako agirian. Hala, bi sabotaje ekintza egin izana aldarrikatu dute: Arrangoitzeko (Lapurdi) golfa "pozoi ekologikoarekin suntsitu" izana, eta Bilbo eta Santander arteko trenbidea "eten" izana. Arrangoitzeko Golfeko idazkaritzak adierazi duenez, ez dira "ezeren jakinean".

Bi sabotaje ekintza horiek ez dira G7koen goi bileraren kontra egin diren ekinaldi bakarrak. Azken asteetan, eskuorri bat agertu da, egin diren ekintzetako batzuk azaltzen dituena. Besteak beste, Mc Donald’s eta Decathlonen kontrako ekintza Donostian, hainbat kutxazain automatikoren kontrako sabotajea Bilbon, Casino eta beste lau ostaturen kontrako sabotajeak Miarritzen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©BERRIA

Burgosko Prozesua, 1970etik zuzenean

Berria

1970eko abenduaren 3an hasi zen Burgosko Prozesua, 09:50 zirela. Euskal Herriko historia, Espainiakoa eta belaunaldi oso baten bizipena markatu zituen epaiketa bat. Zuzenean gertatzen ari balitz bezala kontatzen ari da BERRIA.

Sanchez, Calvo eta Iglesias, gaur, Espainiako Kongresuan. ©MARISCAL / EFE

Aurrekontuak onartu ditu Espainiako Kongresuak

Igor Susaeta

Gehiengoa osoa aise gaindituta atera dituzte aurrera

Ahotsak-en adierazpena

Ahotsak-eko emakumeek «kontakizun inklusiboa» osatzearen alde egin dute

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Taldea sortu eta hamabortz urtera, gatazken konponbideetan emakumeek «ezinbesteko parte» izan behar dutela oroitarazi dute Euskal Herriko 78 andrek

Euskal Herriko hainbat alderdi politikotako ordezkari emakumeak izan ziren atzo, Donostiako Kursaalean egindako jardunaldian. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Noren bakea eta norekin?

Maider Galardi F. Agirre

Emakumeek gatazka egoeretan bizi duten indarkeria eta bake prozesuetan duten presentzia aztertu dute nazioarteko lau adituk Ahotsak-ek antolatutako solasaldian.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna