EUSKAL PRESOAK

Ongietorriei buruzko diligentziak hasi ditu Auzitegi Nazionalak

Hernanin eta Oñatin bi euskal presori eginiko harreren harira salaketa jarri du AVTk, eta eginbideak hasi ditu epaileak. Lehen urrats gisa, fiskaltzari galdetu dio eskumena auzitegi horrek ote daukan.

Larunbatean harrera egin zioten Jose Jabier Zabaleta Baldori, Hernanin.
Larunbatean harrera egin zioten Jose Jabier Zabaleta Baldori, Hernanin. Jon Urbe

Berria -

2019ko abuztuak 1

Jose Luis Calama Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak jaso du AVTren salaketa. Elkartearen arabera, "terrorismoa goratzea" izan ziren joan den asteburuan bi euskal preso ohiri egindako harrerak.

Larunbatean, harrera egin zioten Hernani jaioterrian (Gipuzkoa) Jose Jabier Zabaleta Baldo-ri, 29 urteren ondoren libre irten ostean. Bestea igandean izan zen Oñatin (Gipuzkoa); 22 urteko kartzela zigorra beteta aske gelditu zen Xabier Ugarte. AVTk ez ezik, Covite biktima elkarteak ere salaketa jarri du harrera horien harira.

Kasua Calama instrukzio epaileari iritsi zaio, eta diligentziak hastea erabaki du. Fiskaltzari egin dio kontsulta, kasua Auzitegi Nazionalean ikertzeko modukoa ote den. Hala izatekotan, zer diligentzia egin eskatzeko agindu dio. Gogoan izatekoa da Espainiako Gobernuak bi ekitaldiak ikertzeko eskatua diola fiskaltzari.

Asteburuko harrera ekitaldiek zeresan handia eman dute. Alderdi politiko gehienek gogor egin dute horien aurka, eta Foro Soziala ere mintzatu da gaiaren inguruan: ongietorriak "zatiketarako elementuak" direla esan du, eta biktimei "min erantsia" sortzen dietela. Foroak ohartarazi du ekitaldi horiek "arriskuan" jartzen dituztela "presoen alorrean dauden kontsentsuak", eta, horregatik, harrerak "gune itxietan" egiteko galdegin du.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Txagorritxuko erietxean, COVIDaren test serologikoak aztertzen. ©G. RUBIO / FOKU

Eritasunari buruzko lezio berrikusia

Arantxa Iraola

Asko falta da oraino, baina COVID-19aren inguruko ezagutzak egunero ari dira argitzen, osatzen; ondorioz, izurriaren hasieran gaitzaz esan ziren hainbat gauza zahartuta eta atzeratuta geratu dira guztiz. Etengabeko berrikusketa eskatzen du gai honek.

Basurtun, PCR probak egiten ©Javier Zorrila / efe

300 positibotik gora Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian eta Araban gorakada nabarmenak izan dira.

Pentsionisten elkarretaratzea Bilboko Justizia Jauregian. ©Aritz Loiola

Pentsiodunek pandemiako testigantzen txosten bat aurkeztuko diote EAEko Fiskaltzari

Maialen Arteaga

Irailaren 7an bilduko dira fiskalarekin pandemiako testigantzak eta datuak biltzen dituen txostena helarazteko

Baztango haur eskola. ©Jagoba Manterola/FOKU

Nafarroako haur eskoletan «normaltasun berriarekin» ekingo diote ikasturteari

Olatz Esteban Ezkati

Lau egoera posible irudikatu ditu Nafarroako Gobernuak, eta COVID-19aren bilakaeraren arabera ezarriko da bat edo beste.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna