politika

Navarra Sumak akordioa eskaini die PSNri eta GIHri, Uharten EH Bilduk goberna ez dezan

Amparo Lopez PSNko Uharteko alkateak dimisioa aurkeztu zuen atzo.

Amparo Lopez Uharteko alkate sozialista ohia, erdian, atzo, dimisioa ofizialki aurkezteko deitutako osoko bilkuran. ION ANDONI CASTILLO
jon olano
2019ko abuztuaren 13a
08:36
Entzun

Navarra Sumak "akordio konstituzionalista bat" osatzea proposatu die PSNri eta GIH Uharteko Talde Independenteari, EH Bilduk ez dezan lor alkatetza. Maiatzeko hauteskundeetan, EH Bildu izan zen Uharteko lehen alderdia, bost zinegotzi lortuta. Ondoren, GIH taldeak lau lortu zituen, eta Navarra Sumak, bi. Azkenik, Geroa Baik eta PSNk zinegotzi bakarra lortu zuten. Amparo Lopez sozialistak bere hautagaitza aurkeztu zuen, eta GIHren eta Navarra Sumaren botoak jaso zituen, EH Bilduk alkatetzari eustea galarazteko.

Atzoko osoko bilkuran, ordea, dimisioa eman zuen Lopezek, eta behin-behineko alkatea izendatu zuten: IƱaki Crespo, GIHko (Uharteko Independenteen Taldea) zerrendaburua. Datorren asteko ostegunean egingo dute alkate berria aukeratzeko bilkura, eta, horri begira, Navarra Sumak iragarri du "baliabide guztiak" jarriko dituela "edozein konponketak alkatetza ezker abertzaleari ematea" saihesteko: "Maria Txibiteren gobernuak sortutako egoerak eta Uharten azken bi hilabeteetan ikusi diren gertaerek susmoak pizten dituzte, eta pentsarazi PSNk Uharteko alkatetza erortzen utz dezakeela Bildu saritzeko, inbestiduran emandako zeharkako babesarengatik".

Ohar batean, Navarra Sumak ohartarazi du litekeena dela PSNk EH Bilduren alkatetza ahalbidetzea, Ramon Alzorriz PSNko Antolakuntza idazkariak esana duelako "zailtasunak" dituztela Lopezen ordezko bat bilatzeko: "Konponketa lotsagarri hori prestatzen egon liteke alkatea aukeratu behar duen bilkurari begira". Hori "ulertezina" irudituko litzaioke eskuineko koalizioari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.