Ezbeharra

Zezen batek ihes egin du Azpeitiko baserri batetik, eta gizon bat hil du

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak hil du zezena.

jarraia170121.jpg
2019ko abuztuaren 19a
16:44
Entzun

Ezbehar larria izan zen atzo Azpeitian (Gipuzkoa). 11:40 inguruan, bildua zeukaten itxituratik ihes egin zuen OƱatz auzoko baserri bateko zezen batek, Urola Kostako Hitza-k jakinarazi duenez. Aske zebilela, 67 urteko gizon bat jo zuen, eta zauri larriak eragin zizkion buruan. Jasotako kolpeen ondorioz hil zen gizona. Inguruko beste baserri bateko bizilaguna zen.

Poliziak Urola Kostako Hitza-ri azaldu zionez, 11:40 aldean jaso zuten larrialdi zerbitzuek deia, eta Ertzaintza eta bi anbulantzia bertaratu ziren gertaeraren lekura. Udaltzaingoa eta Ertzaintza zezenaren bila hasi ziren, eta, aurkitu zutenean, hil egin zuten. Lan horretan ari zen udaltzain bateek zauri arinak jasan zituen, eta Zumarragako ospitalera eraman zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.