Ezbehar larria izan zen atzo Azpeitian (Gipuzkoa). 11:40 inguruan, bildua zeukaten itxituratik ihes egin zuen OƱatz auzoko baserri bateko zezen batek, Urola Kostako Hitza-k jakinarazi duenez. Aske zebilela, 67 urteko gizon bat jo zuen, eta zauri larriak eragin zizkion buruan. Jasotako kolpeen ondorioz hil zen gizona. Inguruko beste baserri bateko bizilaguna zen.
Poliziak Urola Kostako Hitza-ri azaldu zionez, 11:40 aldean jaso zuten larrialdi zerbitzuek deia, eta Ertzaintza eta bi anbulantzia bertaratu ziren gertaeraren lekura. Udaltzaingoa eta Ertzaintza zezenaren bila hasi ziren, eta, aurkitu zutenean, hil egin zuten. Lan horretan ari zen udaltzain bateek zauri arinak jasan zituen, eta Zumarragako ospitalera eraman zuten.