Ospa Eguna Altsasun

Ospa Eguna "zaintzeko" agindu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, baina ez du debekatu

Ismael Moreno epaileak argudiatu du debekua "giza eskubideen murrizketa bat" litzatekeela eta ez dagoela zantzurik iragartzeko aurretiazko neurriak hartzeko moduko deliturik egingo dela.

Ospa Eguna, iaz. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
2019ko abuztuaren 30a
15:33
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du debekatuko bihar Altsasun (Nafarroan) egingo den Ospa Eguna. Fiskaltzak eskatu zion egun hori galarazteko, Espainiako segurtasun indarrak Euskal Herritik joateko eskatzeko ospatzen den eguna, baina, Ismael Moreno epaileak ebatzi duenez, ez dago deliturik egingo delako zantzurik aurretiazko neurri hori hartzeko. Zehaztu du, gainera, debekua "giza eskubideen murrizketa bat" litzatekeela.

2010etik ospatzen da Ospa Eguna Altsasun. Fiskaltzak argudiatu zuen ETAren "helburu taktikoa" duela, eta terrorismoaren biktimak iraintzen dituela. Epaileak ez du halakorik ikusten, baina Nafarroako Gobernuko Barne Kontseilaritzari eta Espainiako segurtasun indarrei agindu die zaintzeko han egingo diren ekitaldiak, ez dadin terrorismoa goratu edo justifikatu, edo biktimak iraindu. Hori gertatuko balitz, hori egiten dutenak identifikatzeko eta haien nortasun agiriak epailearen esku uzteko eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.