Bertsolaritza

Irailaren 20an abiatuko da Taldekako Xilaba, Itsasun

34 bertsolarik hartuko dute parte. Azaroaren 16an amaituko da Izturitzen egingo den bazkari batekin.

Iazko finalean parte hartu zuten bertsolariak. ISABELLE MIQUELESTORENA
Berria
2019ko irailaren 2a
07:39
Entzun 00:00:0000:00:00

Iazko txapelketaren arrakasta ikusirik, eta bertsolarien beharrei erantzuteko asmoz, Bertsularien Lagunak elkarteak Taldekako Xilaba antolatuko du aurten ere. 34 bertsolari aritu eta hasiberri bilduko dituen txapelketa irailaren 20an hasiko da, Itsasun (Lapurdi), eta azaroaren 16an bukatuko da, Izturitzen (Nafarroa Beherea) egingo den bazkari batekin. Bertsotan aritzeaz gain, bertsolariek etxeko saioak antolatzeko ardura ukanen dute; beste ligaxketako saioak epaituko dituzte, baita gaiak prestatu ere. Bestalde, final-aitzinekoetarako eta finalerako epaile eta gai jartzaileen taldeak osatuko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.