Iazko txapelketaren arrakasta ikusirik, eta bertsolarien beharrei erantzuteko asmoz, Bertsularien Lagunak elkarteak Taldekako Xilaba antolatuko du aurten ere. 34 bertsolari aritu eta hasiberri bilduko dituen txapelketa irailaren 20an hasiko da, Itsasun (Lapurdi), eta azaroaren 16an bukatuko da, Izturitzen (Nafarroa Beherea) egingo den bazkari batekin. Bertsotan aritzeaz gain, bertsolariek etxeko saioak antolatzeko ardura ukanen dute; beste ligaxketako saioak epaituko dituzte, baita gaiak prestatu ere. Bestalde, final-aitzinekoetarako eta finalerako epaile eta gai jartzaileen taldeak osatuko dira.
Bertsolaritza
Irailaren 20an abiatuko da Taldekako Xilaba, Itsasun
34 bertsolarik hartuko dute parte. Azaroaren 16an amaituko da Izturitzen egingo den bazkari batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu