Euskal Presoak

Urriaren 8an jakingo da Frederic Haranburu "Xistor" baldintzapean aske geldituko den

Gaur arratsaldean izan da dei auzia, Parisen. Datorren urriaren 8an errango dute Frederic Haranburu Xistor euskal preso politikoa baldintzapean aske utziko duten ala ez.

Frederic Haranburu "Xistor" presoa askatzearen aldeko martxa, Baionan. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2019ko irailaren 5a
07:21
Entzun

Frederic Haranburu Xistor euskal preso politikoak 30 urte bete ditu kartzelan, nahiz eta 2008tik baldintzapeko askatasuna galdegin ahal izan. Azken galdea joan den uztailean tratatu zuen Parisko Auzitegiak, eta euskal presoa askatzearen alde egin zuen, baina Terrorismoaren Kontrako Fiskaltzak erabakiari helegitea ezarri zion berehala. Alta, Defentsak bezala, Lannemezango (Okzitania) kartzelako zuzendariak aldeko iritzia azaldu zuen —han dago preso Haranburu—. Gaur aztertu dute helegitea, eta datorren hilabetean emango da erantzuna.

Maritxu Paulus Basurko Haranbururen abokatuaren arabera, "prokuradorearen jarrera ez da batere aldatu, eta Xistorrek borroka armatua berriz hartzeko arriskua duela argumentatzen segitzen du". Paulus Basurkok, ordea, oroitarazi du "baldintzapean aske uzteko berme guztiak dauzkala". Urriaren 8ko erabakia "itxaron" behar dela adierazi du, eta ez du aurreikuspenik egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.