Katalunia

EH Bilduk ordezkaritza bat bidaliko du Diadara

Maddalen Iriarte parlamentaria, Mertxe Aizpuru diputatua eta Pernando Barrena europarlamentaria joango dira Kataluniara irailaren 11n.

EH Bilduk Kataluniara bidaliko duen ordezkaritzan izango da Maddalen Iriarte. /
EH Bilduk Kataluniara bidaliko duen ordezkaritzan izango da Maddalen Iriarte. / Javier Etxezarreta/EFE

Arantxa Elizegi Egilegor -

2019ko irailak 7

Urtero bezala, EH Bilduk ordezkaritza bat bidaliko du Kataluniako Diadako ekitaldietara. Alderdiak Parlamentuan duen bozeramaile Maddalen Iriarte, Mertxe Aizpurua Espainiako Kongresuko eleduna eta Pernando Barrena europarlamentaria izango dira Bartzelonan datorren irailaren 11n.

Alderdiak ohar batean zabaldu duenez, Kataluniako alderdiekin biltzeko eta harremanak sendotzeko baliatuko dute bidaia euskal ordezkariek. EH Bilduko kideek Rafael Casanovari egiten zaion lore eskaintzan eta arratsaldeko manifestazioan ere hartuko dute parte.

EH Bilduz gain, Diadan parte hartzeko asmoa iragarri dute Gure Eskuk eta Independentistak Sareak ere. Gure Eskuk dei egin du "katalanekin oinarrizko eskubideen defentsan" bat egitera, eta Independentistak Sareak ekitaldia egingo du Bartzelonako Euskal Etxean.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiari 1813an su eman ziotela oroitzeko Dora Salazarrek egindako eskultura, maskara jantzita ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

COVID-19aren uste ustelak

Mikel P. Ansa

COVID-19aren pandemia ukatzen duten joera batzuek indarra hartu dute uda honetan. Haiek zabaldutako uste batzuk zeinen okerrak diren azaldu dute Miren Basaras eta Guillermo Quindos mikrobiologoek artikulu sorta honetan.

PCR proba bat, Indian. Bigarren herrialde kaltetuena da hura. ©SANJEEV GUPTA / EFE

Milioi bat lagun baino gehiago hil ditu COVID-19ak

Iosu Alberdi

AEBetan erregistratu dute kasu eta heriotza gehien. Euskal Herriak munduko heriotza tasa handienetako bat du: 77 heriotza 100.000 biztanleko.

Konfinamendua ezarri zuten Azkoienen. ©Idoia Zabaleta / Foku

Hegoaldeko kasuen erdiak baino gehiago, Nafarroan

Uxue Rey Gorraiz

Beste 603 positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian; Nafarroan atzeman dituzte horietatik 318. Halaber, bi pertsona zendu dira birusaren ondorioz.

Maria Txibite, agerraldi batean. ©Jesus Diges / Efe

Txibitek esan du egoera «kontrolatuta» dagoela Nafarroan

Arantxa Iraola

Positibo «asko» izan arren konfinamendu orokorrik ezartzeko asmorik ez dutela adierazi du

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna