HILBERRIA

Jon Barberena bertsolaria hil da, 'Nafarroako Hitza'-ko kolaboratzailea

Elizondokoa zen, eta 40 urte zituen. Nafarroako Bertsolari Txapelketan txapeldunorde geratu zen 2007an eta 2008an. Txapelketa utzi arren, bertso munduan zebilen.

Jon Barberena, 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan./
Jon Barberena, 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan./ Jagoba Manterola/Foku.

Garikoitz Goikoetxea -

2019ko irailak 12

Goizaldean hil da Jon Barberena Ibarra (Elizondo, Nafarroa, 1979), ondoeza izanda. Bertso munduan urteetan ibili da. Txapelketak albo batera utzi zituen orain urte batzuk, baina arlo horretan zebilen, Baztango bertso eskolako kide eta irakasle. Nafarroako Bertsolari Txapelketan, 2007an eta 2008an txapeldunorde geratu zen; aurretik, 2004an eta 2003an, Mariano Izeta eta Xalto sariak irabazi zituen.

Ogibidez euskara irakaslea zen Barberena. Heziketa Fisikoko diplomatua zen, eta Gizarte eta Kultur Antropologiako lizentziaduna. Bertsolaritzaren esparruan ez ezik, literaturaren arloan ere bazebilen, poesian bereziki. Iaz, adibidez, Lauaxeta olerki saria irabazi zuen Neguko gaba lanarekin. Aurretik, 2016an, Iruñea Hiria poesia saria jaso zuen Izoztu zitzaigun negu hura lanagatik. Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako Kultur Lehiaketan ere saritu zuten 2011n, 2013an eta 2015ean.

BERRIA Taldearekin harreman estua zuen Barberenak: kolaboratzaile zebilen Nafarroako Hitza-n. Joan den ostiralean argitaratu zuen azken artikulua.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna