Albistea entzun

Politika

Telesforo Monzon laborategia sortu dute, arlo "estrategikoetan" proposamenak egiteko

Gaur aurkeztu dute egitasmoa Bergarako Olaso dorrean, Monzonen sortetxean.

Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategiaren aurkezpena

Jon O. Urain -

2019ko irailak 12

Olaso Dorrea fundazioak Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategia aurkeztu du gaur Bergaran, Gipuzkoan, politikari abertzalea zenaren sorlekuan. Ekitaldi publiko batean eman dute laborategiaren berri Iratxe Esnaola Olaso Dorrea fundazioko lehendakariak eta Urko Aiartza zuzendariak, eta bertan izan dira hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialetako ordezkariak ere. Esaterako, EAJ, EH Bildu, ELA, Eusko Ikaskuntza, Agirre Center, Gaindegia, Gure Esku, Deustuko Unibertsitatea eta Kontseilua.

TM "Euskal Herriaren garapenean estrategikoak diren jakintza esparruetan proposamen kualifikatuak egiteko ideien laborategia" da. Iratxe Esnaola eta Urko Aiartza azalpenak ematen @berria pic.twitter.com/qx3ztIkGMt

— Jon O. Urain (@olano_urkia) September 12, 2019

"Sorkuntzarako espazio bat" izan nahi du egitasmoak; horregatik erantsi diote laborategi hitza: "Euskal Herriaren erronkei erantzuteko, gelditu behar dugu, ikusteko zeintzuk diren galdera estrategikoak eta pentsatzeko zer Euskal Herri nahi dugun" @berria pic.twitter.com/SICYgsuCqk

— Jon O. Urain (@olano_urkia) September 12, 2019

Egitasmoa "Euskal Herriaren garapenean estrategikoak diren jakintza esparruetan proposamen kualifikatuak egiteko ideien laborategia" da, "estatugintzak eskatzen duen kapital erlazionala eta jakintza sortzeko gunea". Haren lan ildo nagusiak izango dira globalizazioa, identitatea, ongizatea eta lurralde kohesioa.

Era berean, proiektuak "Telesforo Monzonen bizitza gidatu zuten balioak" ditu oinarri: "Batasuna eta elkarlana aurrera egin ahal izateko oinarri gisa", "herri honekiko eta bertako herritarrekiko konpromisoa", "belaunaldi berrien ideia eta kezkekiko irekitasuna", "zorroztasuna, analisian eta horien azalpenean" eta "sormena".

Politikan zein kulturan nabarmendu zen Monzon. Arlo biak uztartuz, leku nabarmena izan zuen XX. mendeko Euskal Herriko historian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Josu Estarrona, Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudi batean. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Eusko Legebiltzarrak baztertu egin du bulego bat sortzea ustelkeriaren aurka

Gotzon Hermosilla

EH Bilduk egin du proposamena. EAJk eta PSEk uste dute araua «hobetzeko modukoa» dela
Bilboko Done Bikendi plazan egin zuten aurkezpena atzo, lehen Aberri Eguna amaitu zen lekuan, 1932an. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Aberri Egun bateraturako baldintzak jarri nahi ditu Euskal Herria Batera-k

Javi West Larrañaga

Apirilaren 8rako ekitaldi batera deitu dute Donostiako Miramar jauregian: «Batzen gaituen ekitaldi bat izatea nahi genuke, ez banatzen gaituena»

Atzo, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egindako ekitaldia. ©NAFARROAKO GOBERNUA

Nafarroari trafiko eskumena uztailaren 1etik aurrera itzuliko zaiola sinatu dute

Joxerra Senar

Txibitek azpimarratu du aldarrikapen historiko bati bide eman zaiola. Lau urte iraungo du trantsizio epeak, eta egun baino 149 foruzain gehiago beharko dira

Josu Estarrona, Eusko Legebiltzarrean. ©Endika Portillo - Foku

Legebiltzarrak baztertu du ustelkeriari aurre egiteko bulego bat sortzea

Gotzon Hermosilla

EH Bilduk egin du proposamena; EAJk eta PSE-EEk, berriz, esan dute egungo lege esparrua «hobetzeko modukoa» dela

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...