Bertsolaritza

Bigarren taldekako Xilaba hasiko da bihar

Bederatzi taldetan banaturik, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako 34 bertsolarik parte hartuko dute. Bihar hasiko da txapelketa, Itsasun (Lapurdi), eta azaroaren 16an bukatuko da, Izturitzen (Nafarroa Beherea).

Iazko finalean parte hartu zuten bertsolariak. ISABELLE MIQUELESTORENA
2019ko irailaren 19a
18:17
Entzun

Taldekako Xilabaren ligaxka abiatuko dute asteburu honetan. A eta B multzoko taldeak lehiatuko dira. Itsasuko Goxoki gaztetxean, parez pare izanen dira, bihar, Hasta la 2toria taldea —Elixabet Etxandi, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Hodei Renteria eta Leire Laskarai—, eta Ekainaz taldea —Ekaitza Irastorza, Aitor Servier, Xumai Murua—. Etzi, Hazparneko Bob’s Beer garagardotegian, ariko dira bertsotan Eskukula taldea —Pettan Prebende, Bittor Tikhoipe eta Ramuntxo Crhisty— eta Ezkorbrutak taldea —Mizel Mateo, Patxi Iriart, Gillen Hiribarren eta Karlos Aizpurua—.

Astez aste, urriaren 20ra arte iraunen dute kanporaketek. Lehen fasean bederatzi saio izanen dira, ondoren 2 finalerdi, eta final handia azkenik. Aurtengo txapelketaren finala azaroaren 16an izanen da, Isturitzen.

Bertsotan aritzeaz gain, bertsolariek etxeko saioak antolatzeko ardura ukanen dute; beste ligaxketako saioak epaituko dituzte, baita gaiak prestatu ere. Bestalde, final-aitzinekoetarako eta finalerako epaile eta gai jartzaileen taldeak osatuko dira.

Iaz egin zuten taldekako lehen Xilaba txapelketa, eta formatua errepikatuko dute aurten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.