Noiz sortua: 2019-09-30 09:24:19

Gipuzkoako bertsolari txapelketa

Ane Labaka eta Unai Mendizabal gailendu dira asteburuko final-zortzirenetan

Labakak 458,5 puntu lortu ditu Elgoibarko saioan, eta Mendizabalek, 449,5 puntu Zumarragakoan. Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatu dira final-laurdenetarako.

Ane Labaka Mayoz, atzo, Elgoibarren jokatu zen final-zortzirenetan.
Ane Labaka Mayoz, atzo, Elgoibarren jokatu zen final-zortzirenetan. Euskal Herriko Betsozale Elkartea

Berria -

2019ko irailak 30

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapenaren buruan jarri da Ane Labaka Mayoz, atzo Elgoibarko saioan irabazita. Labakak 458,5 puntu batu zituen final-zortzirenekoan. Haren atzetik, bigarren izan zen Jokin Uranga Isuskiza (443,5), hirugarren Eñaut Martikorena Lizaso (437), laugarren Iñaki Gurrutxaga Zubimendi (430), bosgarren Unai Gaztelumendi Arandia (424,5) eta seigarren Endika Igartzabal Murua (403,5).

Zumarragako final-zortzirenekoan, berriz, Unai Mendizabal Jauregik batu zituen puntu gehien, eta bera dago sailkapen orokorreko bigarren postuan, Labakarengandik bederatzi puntura (449,5). Larunbateko saioan, Nerea Elustondo Plazaola izan zen bigarren (439,5), Iñigo Izagirre Urteaga hirugarren (419), Mikel Tapia Aierbe laugarren (417), Eli Pagola Apezetxea bosgarren (416) eta Iker Ormazabal Ojeda seigarren (378).

Labakarekin eta Mendizabalekin batera, final-laurdenetarako zuzenean sailkatu dira aurreko final-zortzirenetako irabazleak ere: Haritz Mujika Lasa, Beñat Iguaran Amondarain, Beñat Lizaso Alberdi eta Gorka Maiz Alustiza dira sailkatuak.

Asteburuan jokatuko da azken final-zortzirenekoa, Lasarte-Orian. Urriaren 5ean, taula gainean izango dira Aitor Salegi Martija, Eneko Araiztegi Agirre, Iñaki Zelaia Irazusta, Mikel Artola Izagirre, Oier Aizpurua Olaizola eta Unai Izagirre Etxeberria.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 6an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Hamalau positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta gaixo bat ospitaleratu dute. Euskal Herrian 29.723 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.089 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Haur bat, konfinamenduan, etxean jolasten. / ©Iñigo Uriz, Foku

Astelehenetik ireki ahal izango dituzte haur eskolak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Irati Urdalleta Lete

Hiru herrialde horietako herritarrek hiruretan mugitzeko aukera izango dute. Ostalaritzan ez da gehienezko edukierarik egongo, eta barran zerbitzatzeko aukera ere izango dute. Diskotekek eta gaueko tabernek itxita jarraitu beharko dute. Hogei pertsona arte elkartu ahal izango da, bai etxean eta bai kalean.

Atzo Villabonan egin zuten bertso saiora sartzeko segurtasun neurriak. / ©Gorka Rubio, Foku

Alarma egoera amaitu ondoren ere maskarak erabiltzea beharrezkoa izango da Hego Euskal Herrian

Jon Ordoñez Garmendia

Ehun euro arteko isunak aurreikusten ditu Espainiako Gobernuak prestatu duen dekretuak, maskara erabiltzen ez dutenentzat. Urgentziazko kasuetan Osasun Ministerioak eskuduntzak bereganatzeko aukera izango du berriro.

Herritar batzuk Debako (Gipuzkoa) parke batean, elkarren arteko distanziak zainduz. ©GORKA RUBIO / FOKU

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahalko da astelehenetik aurrera

Jakes Goikoetxea

Espainiako Gobernuak jakinarazi du Hego Euskal Herria hirugarren fasera pasatzea onartu duela. Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak izurritearen kudeaketaren kontrol osoa berreskuratuko dute

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna