Noiz sortua: 2019-10-04 16:34:32

Euskal presoak

Marta Igarriz eta Xabier Agirre euskal presoei egun baterako irtetea ahalbidetu diete

Madrilek EPPK-koei lehen aldiz eman die halako aukera. Bi presoek egun batzuetarako irteera baimena eskatuta dute, eta erantzunaren zain dira.

Enekoitz Esnaola -

2019ko urriak 4

Marta Igarriz eta Xabier Agirre euskal presoei (EPPK) egun bateko irteera izatea ahalbidetu die Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak, eta programatutako kultur irteera bat egiten ari dira gaur. Logroñoko (Espainia) kartzelan daude, eta afaltzerako itzuliko dira. Espetxeko langileak ondoan izango dituzte egunean zehar.

Bigarren graduan dauden presoak dira Igarriz eta Agirre, eta egoera horretan diren EPPK-ko kideak egun batzuetarako irteera baimenak eskatzen ari dira tokian-tokian; eskaera horrekin batera, eragindako minaz eta bide baketsu eta demokratikoen aldeko idatzi bat aurkeztu ohi du bakoitzak. Estatuak baimen hori eman edo ukatu artean egindako irteera da Igarrizena eta Agirrerena, Espetxe Aradiak artikulu batzuetan dioena beteta. Irteeraren erabilera "zuzena" bermatzen duten presoei ahalbidetzen diete.

Egun bateko irteeraren aukera kartzelako tratamendu batzordeak proposatu ostean, Espetxeetako Zuzendaritzak edo Espetxe Zaintzak onartu behar du. Igarrizen eta Agirreren kasuan, Espetxe Zaintzak eman du balekoa —atzo—, Espetxeetako Zuzendaritzak irailaren 23an ezezkoa eman ondoren. 

Espainiako Estatuan orain arte ez zuten egun bateko irteera ahalbidetu EPPK-ko kideen artean. Frantziakoan, bai: kasurako, berriki Zigor Garrori, Mont-de-Marsanen (Okzitania) den kideari, bi aldiz. Egun batzuetarako irteera baimenen kasuan, PSOEren gobernuak EPPK-ko bosti eman die.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

 ©BERRIA

Kulturgintza: eutsi ala hautsi

Iñigo Astiz

Koronabirusaren hedapenak ziurgabetasun handia eragin du aurrez ere prekaritateak gogor jotako sektore batean: kulturgintzan. Sorkuntza ere krisi honi aurre egiteko moduan dagoen jakiteko, lau sortzaile elkarteren zuzendaritzako kideak bildu ditu BERRIAk: Eneritz Artetxe (Ehaze), Garbiñe Ubeda (Euskal Idazleen Elkartea), Aitor Bengoetxea (Musika Bulegoa) eta Igor Elortza (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea).

Aitor Esteban eta Salvador Illa, Kongresuan. / ©Ballesteros, EFE

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Jon Ordoñez Garmendia

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk, eta horren truke Urkulluk eta Txibitek hartu, kendu, moldatu eta ezarriko dituzte alarma egoeratik ateratzeko neurriak hirugarren fasean Hego Euskal Herrian. ERCrekin ere egin du akordioa Madrilek.

Bertsolari baten silueta agertokiaren gainean. ©JON URBE/FOKU - IRUDIAREN MOLDAKETA: BERRIA

Arnasa nori eman eta nori ez

Aitor Biain

Kultur eragileek begi onez hartu dituzte itxialdiak eragindako kalteei aurre egiteko erakundeek bideratutako laguntzak. Jasotzeko baldintzek eta adjudikazio prozedurak kezka eragin dute, ordea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna