Katalunia

ANC eta Omniumen erantzuna epaiari: 100 kilometroko bost martxa, hiru egunez

Kataluniako bost hiritatik abiatuko dira protesta martxak, eta Bartzelonan elkartuko dira hirugarren egunean.

jarraia172036.jpg
Gorka Berasategi Otamendi.
2019ko urriaren 4a
19:52
Entzun 00:00:0000:00:00

ANCk iragarria zuen errepide sarea hiru egunez blokeatzeko asmoa, Espainiako Auzitegi Gorenak prozesu subiranistaren auziko epaia publiko egiten duenean. Gaur, mobilizazio horren gaineko xehetasun gehiago eman dituzte Elisenda Paluzie ANCko presidenteak eta Marcel Mauri Omnium Culturaleko presidenteordeak. Azaldu dutenez, Kataluniako bost puntutatik abiatuko diren bost protesta martxek 100 kilometroko ibilbidea egingo dute, hiru egunez, Bartzelonaraino. Hiriburuan elkartuko dira bostak.

Martxa bana abiatuko da Girona, Vic, Berga, Tarrega eta Tarragona hirietatik. Lehenengo eta bigarren egunetan, 20 kilometroko bi etapa egingo dituzte manifestariek —40 kilometro eguneko—, eta hirugarren egunean azken 20 kilometroak egingo dituzte Bartzelonaraino. Hiriburura eguerdian iristea aurreikusten dute.

Horrez gain, Auzitegi Gorenaren epaia ezagutzera ematen den egunean, elkarretaratzeak deituko dituzte 20:00etarako, Kataluniako hainbat puntutan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.