Noiz sortua: 2019-10-23 21:24:03

G7 Miarritzen

Lapurdiko 412 enpresak jasoko dituzte kalte-ordainak G7koen goi bileraren ondorioz

Frantziako Gobernuak 1.161. 000 euroko diru zama banatuko du, galeren araberakoa. Enpresen gehiengoa "tamaina txikikoa" dela esan dute.

G7koenaren garaian, karrikak hustu ziren Miarritzeko hiri barnean
G7koenaren garaian, karrikak hustu ziren Miarritzeko hiri barnean Guillaume Fauveau

Oihana Teyseyre Koskarat -

2019ko urriak 23

G7koek goi bilera Miarritzen (Lapurdi) antolatu zuten joan den agorrilean. Lapurdi kostaldeko lantoki eta denda askotan beldurra eragin zuen, udako sasoi bete-betean, turista gutxiago izango zela aurreikusten baitzuten. Frantziako Gobernuak, hainbat komunikazio operazioren bidez, dendetako nagusi eta langileak lasaitu nahi izan zituen, eta kalte-ordainak izango zirela hitzeman zuen.

Gaur, Frantziako Ekonomia Ministerioak jakinarazi du 412 enpresak kalte-ordainak jasoko zituztela «eragindako trabagatik»; orotara, 1.161.000 euro. Lapurdiko 584 enpresak egin zuten galdea; hortaz,%70ek lortuko dute diru zama bat, azaro hastapenetik goiti.

Frantziako Ministerioak adierazi du 412 enpresa horiek gehienak «tamaina txikia» dutela —urteko irabazia 500.000 europetik—. Kalte-ordainak galdegin zituzten enpresa gehienak Miarritzen kokatzen dira (%59), Baionan ia laurden bat (%22,5), eta gainerakoak Angelun, Hendaian, Bidarten eta Urruñan, denak ere Lapurdi kostaldean.

Enpresa horiek urrian egin behar izan zuten kalte-ordainak jasotzeko eskaria, eta honako hau frogatu behar zuten: 2017. eta 2018. urteetako agorrilean egindako irabaziekiko, hain zuzen, galera bat izan zutela aurten. Eremu definitu bateko enpresek soilik egin zezaketen galdea.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 4an eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zortzi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bederatzi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.607 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.086 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Maria Txibite, Manu Aierdi eta Elma Saiz kontseilariekin parlamentutik ateratzen. ©Idoia Zabaleta, Foku

Mugaz bi aldeetako bidaiak errazteko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Berria

Navarra Sumaren abstentzioarekin eta bertze alderdi guztien baiezko botoarekin onartu dituzte neurriak. Bertzeak bertze, 50.000 eurorainoko diru laguntzak onartu dituzte kultura ogibide dutenentzat, eta alokairua ordaintzeko diru laguntzak hamabi hilabetez luzatuko dizkiete autonomoei eta aldi baterako enplegu erregulazioan daudenei. 

Martin Ugalde Foroa: Euskara ere normalitaterantz?

Euskararen lekuaz normaltasun berrian, gaur Martin Ugalde Foroan

Berria

Josu Amezagak, Idurre Eskisabelek eta Amelia Barquinek hartuko dute parte mahai inguruan, 19:00etan, Andoainen. BERRIAn ikusi ahal izango da, streaming bidez.

Elkarrizketa: Ana Galarraga eta Miren Basaras

«Zabaltzen jarraitu behar dugu ez dakigula benetan zer gertatuko den»

Jakes Goikoetxea

Asko dakite SARS-CoV-2 birusari eta COVID-19aren izurriteari buruz, baina, asko jakinda ere, zuhurtziaz jokatzen dute, ez baitakite zer gertatuko den epe laburrean eta luzera begira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna