Noiz sortua: 2019-11-01 15:41:42

EA-ren barne krisia

Eba Blancoren jarrera txarretsi dute zenbait militantek, idatzi baten bidez

Berme Batzordeak "legitimitate osoa" duela diote, eta "ulertezina" dela "primarioetako hautagai batek" bere alderdiko barne organo baten kontra egin izana. Sinatzaileen artean dago Unai Ziarreta EAko presidente ohia.

Unai Ziarreta EAko presidente ohia da sinatzaileetako bat.
Unai Ziarreta EAko presidente ohia da sinatzaileetako bat. Jon Urbe / foku

Enekoitz Telleria Sarriegi -

2019ko azaroak 1

Eusko Alkartasunako  hogei bat militantek idatzi bat eman dute argitara. Eba Blanco idazkari nagusiak alderdiko Berme Batzordearen kontra bezperan esandakoak txarretsi dituzte, eta adierazi dute batzorde hori alderdi barruko organo bat dela, kideek 2017an Donostian egindako Batzar Nazionalean militanteek eurek aukeratu zituztela —alderdiko beste organo nagusien gisara—, eta "legitimitate osoa" duela.

"Ulertezina" egin zaie "primarioetako hautagai batek" —Eba Blanco berez EAko idazkari nagusia da joan den astelehenetik—, alderdiko organo baten kontra egin izana, eta "errespetua" eskatu dute horregatik.

Sinatzaileen artean daude: Unai Ziarreta, Esther Korres, Aitor Letamendia eta Manolo Vigo. Unai Ziarreta EAko presidentea izan zen 2007tik 2009ra.

Eba Blancok, izan ere, gogor egin zuen bezperan EAko Berme Batzordearen kontra, horrek Maiorga Ramirezek aurkeztutako helegiteari arrazoia eman ostean. Besteak beste, ez zion zilegitasunik aitortu batzordearen ebazpenari: «Berme Batzordea ez da ezeren bermea», adierazi zuen, eta «sinesgarritasuna eta zilegitasuna» galdu dituela salatu. Ebazpenak «forma akats larriak» dituela esan zuen, batzordea osatzen duten bost kideetatik bi «parte interesdunak» direla eta «inhibitu» egin behar zutela.

 

Albiste gehiago

Martxoaren 31n eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 8.647 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 441 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.775 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Lantegiak itxita, Oñatin. ©Jagoba Manterola / Foku

Euskal presoak kontuan hartzeko eskatu dio Etxegaraik Parisi

Berria

«Esan dute birusak ez duela bereizten klaseen artean, eta hori gezur handia da», adierazi du LAB sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk. Iñaki Garcinuño Cebek Bizkaiko enpresaburuen elkarteko presidenteak eskatu du EAEaren «berezitasunera» moldatzeko lan jarduera bertan behera uzteko erabakia: «Denontzako kafeak ez du balio».

Langile bat lanean, Basauriko Sidenorren, artxiboko irudi batean ©Luis Jauregialtzo (Foku)

Enpresa batzuei irekitzeko aukera eman die Espainiako Gobenuak

Jokin Sagarzazu - Irune Lasa

Espainiako Gobernuak salbuespen batzuk sartu ditu funtsezkotzat jotzen ez diren jardueren funtzionamenduan, bereziki inportazio eta esportazio jardueretan aritzen diren enpresentzat —haien jarduera edozein dela ere—, eta itxieraren ondorioz, merkatua galtzeko arriskuan dauden kasuetan.

Bilboko kale bat hutsik, konfinamendu egun batean ©marisol ramirez / foku

Euskal Herrian 441 pertsona hil dira koronabirusak jota, eta 8.647 daude gaixo

Irati Urdalleta Lete

Atzotik beste 39 pertsona hil dira, eta 422 gaixotu. Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du «joera aldaketa bat» ikusten dela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna