Espainiako bozak

EH Bilduk alderdi abertzaleei galdetu die erabakitzeko eskubidea defendatuko al duten

Beraiek epel gelditu gabe defendatuko dutela hitzeman du Mertxe Aizpuruak, Bergaran.

Aizpurua eta Iriate, gaur. FOKU
2019ko azaroaren 3a
09:52
Entzun

Urriaren 25ean Bartzelonan sinatu zuten erabakitzeko eskubidearen aldeko agiria ekarri du gogora Aizpuruak, Bergaran (Gipuzkoa) eman duen hitzaldian. EH Bildu, BNG, Crida Nacional, CUP, Democrates, Esquerra Republicana, Esquerra Valenciana, Mes per Mallorca, Mes per Menorca eta PDeCAT-Junts per Catalunya talde subiranistek izenpetu zuten agiria, eta Madrilen batera aritzeko konpromisoa hartu zuten. EAJk ez zuen agiri hori sinatu. Horregatik galdetu dio Aizpuruak EAJri erabakitzeko eskubidea defendatzeko asmorik baduen edo ez. Podemosi ere eskatu dio argitzeko zein jarrera duen gai horren inguruan.

Izan ere, Aizpuruaren esanetan, EH Bilduk argi dauka autodeterminazioa dela "demokratizaziorako erreminta"; are gehiago, Espainiak duen "atzerabidearen" testuinguruan. "Ez da gutizia bat, gure herriari dagokion oinarrizko eskubide bat da. Eskoziarrek eta Quebecekoek egin badezakete, guk zergatik ezin dugu egin?". Erantzuna ere berak eman du: "Espainiak ez duelako zerikusirik Erresuma Batuaren edo Kanadaren gisako gizarte aurreratuekin". Gainera, salatu du Espainiak indarra eta errepresioa erabiltzen dituela eskubide hori urratzeko.

EAJk ez dio galderari erantzun Donostian egin duten ekitaldian. "Gure helburu bakarra Euskadi da", esan du Andoni Ortuzar EBBko buruak. "Gurea da hurbileko politikagintza. Zero Kilometro politika". Ekitaldi berberean, Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du beraiek konpetentziak defendatzen dituztela, eta eskubideak ere bai.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.