Euroeskualdearen apustua berretsi dute hiru lehendakariek

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea izango da euroeskualdeko lehendakaria 2020ko ekainera arte

Hiru lehendakariak gaurko batzarrean.
Hiru lehendakariak gaurko batzarrean. Idoia Zabaleta/ FOKU

Ainhoa Larretxea Agirre -

2019ko azaroak 4

Gaur goizean bildu dira Iruñean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lehendakari Iñigo Urkullu, Nafarroako presidente Maria Txibite eta Akitania Berriko lehendakari Alain Rousset, eta azpimarratu dute zer garrantzia duen lankidetzak Europa murgilduta dagoen ziurgabetasun egoeran.

Euroeskualdeko ezohiko batzarrean, erakundeak bere organoak berritu ditu Nafarroako Gobernu berria sartzeko. Maria Txibite Nafarroako presidentea izango da euroeskualdeko lehendakaria 2020ko ekainera arte.

Batzarraren ostean, hiru agintariek prentsaurreko bateratu bat egin dute, eta euroeskualdearekin duten konpromisoa nabarmendu dute. Europa ziurgabetasun betean dagoela azpimarratu dute, eta, aurki brexit-a gerta daitekeen honetan, lankidetzaren aldeko apustua egin dute. Hiru agintariek azpimarratu dute euroeskualdea ezinbertzeko proiektua dela lurraldeen garapenerako.

Euroeskualdeak onartu dituen hiru proiekturen berri ere eman dute agerraldian. Proiektu horiek helburu hauek izango dituzte: mugaz gaindiko garraio  eskaintza hobetzea, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna bultzatzea eta mugaz gaindiko enplegua bultzatzea. Denera 5,6 milioi euroko laguntza jasoko dute hiru proiektuek.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna