Espainiako bozak

Polikromia, atalez atal, kalez kale

BERRIAk eta Gaindegiak Espainiako hauteskundeetako emaitzak atalka xehatu eta bozkaleku bakoitzari dagozkion kaleen gainean txertatu ditu. Bilbon eta Donostiako auzo gehienetan EAJ da nagusi; Gasteizen eta Iruñean kolore gehiago ageri da.

Atalen mapan, urdinez, argi ikusten da Getxon hondartzako lehen lerroan PP dela nagusi.
Atalen mapan, urdinez, argi ikusten da Getxon hondartzako lehen lerroan PP dela nagusi. BERRIA

Jon Ordoñez Garmendia -

2019ko azaroak 14

Zer desberdintasun dago Getxon (Bizkaia) hondartzako lehen lerroan bizi direnek eta atzerago bizi direnek bozkatzen dutenaren artean? BERRIAk atalka xehatu ditu igandeko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako emaitzak, eta, mapa interaktibo batean, bozkaleku bakoitzari dagozkion kaleen gainean erakutsi ditu, Gaindegiarekin elkarlanean. Euskalgeoren espazio datuak erabili dituzte horretarako. Horri esker, atalez atal emaitzak zeintzuk diren ikusteaz gain, atal bakoitzak zer kale hartzen dituen jakin daiteke. Margotutako kolorea gehien bozkatutako zerrendari dagokio. Hala, argi ikusten da Getxon hondartzako lehen lerroan PPk gehiengo osoa duela, eta atal batzuetan EH Bilduk boto bakar bat ere ez duela, baina atzeragoko ataletan EAJ nagusitzen dela, baita batean PSE-EE ere.

Hego Euskal Herriko herri guztietako emaitzak aztertu daitezke modu horretan. BERRIAk eta Gaindegiak auzoetako izenak gehitu dituzte, emaitzak mapa gainean hobeto kokatzeko.

Bilbo

Getxotik hurbil, hiriburuetara joanda, garbi geratzen da EAJren nagusitasuna. Oro har, jeltzaleen zerrenda da gehien bozkatua, eta nagusitasun horri iskin egiten dioten uharte batzuk bereiz daitezke soilik: PSE-EE Otxarkoagan, Etxebarrin, Iturrigorrin eta Basaurin, EH Bildu Alde Zaharrean, Elkarrekin Podemos San Frantziskon eta PP Indautxuko atal batean.

Donostia

Donostian ere jeltzaleak dira nagusi atal gehienetan. Hala ere, polikromia gehiago erakusten du mapak. Hala, Bidebietan, Martutenen eta Altzan PSE nagusitzen da atal batzuetan, eta Egian eta portuan, EH Bilduren kolore berde argia. Aipagarria da Intxaurrondo auzoa, EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSE gailentzen diren atalak baitaude han. Edozein kasutan, Antigua, Amara, Erdialdea eta Gros auzoetan jeltzaleak dira nagusi.

Gasteiz

Aurreko bi hiriburuetan ez bezala, Gasteizen PPren kolore urdina ageri da mapan. Mendizorrotza auzoan, Zabalgunean eta Gazalbide auzoetako atal batzuetan irabazi du, zehazki. Gainerakoan, ordea, eta atal gehienetan, PSE izan zen gehien bozkatutako zerrenda. Salburuan eta Zabalganan Elkarrekin Podemos nagusitu zen zenbait barrutitan, eta Hegoaldeko beste hiriburuetan bezala, Alde Zaharrean EH Bildu izan zen gehien bozkatua.

Iruñea

Nafarroako hiriburuan, Alde Zaharrean irabazteaz gain, EH Bildu nagusi da Txantrea eta Arrotxapea auzoetan. Edonola ere, langile auzo horietako eta Sanduzelaiko atal batzuetan ere PSN da zerrenda bozkatuena, baita Buztintxurin ere. Mendillorin EH Bilduk eta Elkarrekin-Podemosek ere irabazi zuten atal banatan, baina orokorrean eztabaidaezina da Navarra Sumaren nagusitasuna, batik bat Erdigunean, Zabalgunean eta Donibane auzoetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna