Euskal presoak

Madrilek errugabetzat jo du Alberto Ilundain, behin-behinean aske utzi ondoren

Auzitegi Nazionalak ez du haren kontrako frogarik aurkitu 1990eko eraso batekin lotzeko.

Alberto Ilundain (eskuinetik hirugarrena), joan den astean, Valdemoroko espetxetik irtetean.
2019ko azaroaren 21a
16:49
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak errugabetzat jo du Alberto Ilundain, hura behin-behinean aske utzi eta astebetera. ETAk 1990ean egin zuen atentatu saio batekin lotu zuen auzitegiak, eta joan den astean epaiketa egin zioten, Madrilen, baina ez dute haren aurkako frogarik aurkitu.

1990eko urriaren 13an, ETA droga trafikatzaile baten aurkako erasoa egiten saiatu zen, Iruñean, eta Espainiako Poliziak Mikel Castillo etakidea hil zuen, tiroz. Bautista Barandalla, berriz, atzeman egin zuten, eta taldeko hirugarren kidea ez zuten harrapatu eta identifikatu. Kide batzuen torturapeko adierazpenak baliatuz, hirugarren hori Ilundain ote zen aztertu dute, baina ez dute frogarik aurkitu, eta Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du.

Ilundainek hemezortzi urte egin zituen preso, Frantzian. Kartzelaldia bukatu ostean Espainiaratu egin zuten, aipatutako auzia zela medio. Joan den ostegunean atera zen behin-behinean aske, Valdemoro espetxetik.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.