Euskal Presoak

Jakes Esnal presoa baldintzapean askatzeko galdearen azterketa gibelatu dute

Bake Bideak jakinarazi du gaur iragan behar zuen auzi saioa 2020ko martxoaren 13ra gibelatu duela Parisko Auzitegiak.

2018ko urrian Jaske Esnalen askatzearen alde eginiko elkarretaratzea. BOB EDME
Oihana Teyseyre Koskarat.
2019ko azaroaren 28a
16:39
Entzun 00:00:00 00:00:00

Jakes Esnalek ia 30 urte daramatza preso, bizi osoko kondena betetzen. Baldintzapean aske uzteko eskaera egin zuela-eta, Parisko Auzitegiak gaur aztertu behar zuen haren kasua. Bake Bideak jakinarazi du auzi saioa datorren martxoaren 13ra gibelatu duela auzitegiak, Segurtasun Neurrietako Diziplina Askotako Komisioak bere iritzia ematen ahalko baitu egun horretan, Esnalen "arrisku maila" neurtzeko. Azken eskaeretan, komisioak uko egin zion bere iritzia emateari. Maritxu Paulus Basurko abokatuak adierazi du "berri ona" dela "azkenean" onartu izana; hala ere, "denbora galtzea" dela azpimarratu du.

Bestalde, datorren auzi saiorako, epaileak kartzelara joango dira. "Horrek pozten gaitu, orain arte bideo konferentziaz egiten baitziren saioak. Horrek ez ditu bermatzen defentsa eskubideak", esan du Paulus Basurkok.

Jakes Esnal eta Frederic Haranburu Txistor 1990eko apirilean atxilotu zituzten, ETAren Argala komandoko kideak izatea leporatuta. Bizi osorako zigorrera kondenatuak izan ziren. Orain arte baldintzapean aske uzteko eginiko eskaera guztiak ezeztatu dizkie Frantziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.