Noiz sortua: 2019-12-02 20:55:07

NATO

NATOk zatituta ospatuko du 70. urteurrena

Aliantzak 70 urte bete dituela ospatzeko ekitaldia egingo du bihar, Londresen. Trumpek eta Macronek erakundearen ildo estrategikoa aldatu nahi dute, norabide desberdinetan. Europako kideek diru ekarpena handituko dute aurten ere, bosgarren urtez jarraian.

Emmanuel Macron eta Jens Stoltenberg, Parisen, joan den azaroaren 28an.
Emmanuel Macron eta Jens Stoltenberg, Parisen, joan den azaroaren 28an. IAN LANGSDON / EFE

Gorka Berasategi Otamendi -

2019ko abenduak 2

Ospakizunetarako aldarte handirik gabe egingo du NATOk bere 70. urteurreneko ekitaldia, bihar, Londresen. 1949an sortu zen defentsarako aliantza, Bigarren Mundu Gerraren ostean, Sobietar Batasunari aurre egiteko. Zazpi hamarkadaren ondoren, zalantzaz beterik begiratzen dio etorkizunari. Kideetako batzuk kritikatu dute erakundea urrun dagoela egungo erronka geopolitikoei erantzutetik, eta aldaketa sakonak behar dituela. Hori dela eta, ospakizun ekitaldietan parte hartzeaz gain, aliantzaren norabide estrategikoaz eztabaidatuko dute erakundean pisu handiena duten estatuetako agintariek.

NATOren barruko ahots kritikoak ez dira edonorenak. Donald Trump AEBetako presidenteak «zaharkituta» zegoela esan zuen, 2017ko urtarrilean. Handik gutxira atzera egin bazuen ere, ordutik, behin eta berriz errepikatu du beste era batera banatu behar dela kideek aliantzari egiten dioten diru ekarpena, eta estatu europarrei presio egin die BPGaren %2 NATOra bideratu dezaten. Hori izango da AEBen kezka nagusietako bat Londresko bilkuretan.  

Diru kontuetatik harago, aliantzaren estrategia bera jarri du auzitan Emmauel Macron Frantziako presidenteak. Erakundea «garun heriotzak» jota dagoela adierazi zuen, joan den astean. Macron ez dago ados Errusia eta Txina etsai nagusi gisa hartzearekin. Moskurekin eta Pekinekin hurbilagoko harremana bilatzea defendatzen du, eta, aldiz, ahalegin handiena «terrorismoaren» kontrako borrokara bideratzea. Horrez gain, Europako estatuen arteko defentsa elkarlana bultzatzearen beharra nabarmendu du.

Macron oso kritiko agertu da Turkiak Sirian izan duen jokabidearekin. NATOtik kanpo aritu dela salatu du. AEBak Siriatik erretiratu ondoren, Turkiak Rojavari egin zion eraso eta su etena negoziatu zuen bere kabuz Errusiarekin. Macronen kritikei berehala erantzun zien Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak. Macroni gomendatu zion ziurtatzeko ea ez ote den bera «garun heriotzan» dagoena. Auziaz hitz egiteko, Londresen bilduko dira Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania Turkiarekin. Beste bilkura batean elkartuko dira Macron eta Trump, aurrez aurre.

Macronen hitzek kezka eragin dute aliantzako hainbat kiderengan. Europa ekialdeko herrialdeek ez dute inolako hurbilketarik nahi Errusiarekin. Alemaniak ere bestelako ikuspuntua du. Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren esanetan, «Europa ez da gai uneotan bere kabuz defendatzeko», eta NATO mantentzea derrigorrezkoa zaio, «orain, Gerra Hotzean baino gehiago». Defentsara bideratutako diru kopurua handitzearen alde agertu da Merkel, eta goratu egin du NATOk Afganistanen eta Balkanetan jokatu zuen rolaren garrantzia.

Errusia ere «mehatxu»

Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusia Macronekin bildu zen joan den ostiralean, Parisen, Londresko bilkurak prestatzeko. Bileraren ostean, bereari eutsi zion Frantziako estatuburuak. Stoltenbergek, aldiz, «mehatxu guztiei» erantzuteko beharraz ohartarazi zuen: «terrorismoari», baina baita Errusiari ere. Haren esanetan, Moskuk aliatu bakar bati ere eraso egin ez dion arren, Ukraina eta Georgia «bizilagunei» eraso egin die.

Stoltenbergek ziurtatu du NATOk «bide bikoitza» lantzen jarraituko duela Moskurekin: defentsa jarrera indartsu bat eta, aldi berean, elkarrizketarako eskaintza.

Txinak nazioartean duen pisuaren eragina ere aztertu behar du NATOk, Stoltenbergen iritziz. «Aliatuek kontuan hartu behar dute Txinako Armadaren modernizazioa, eta Artikotik Balkanetara nahiz ziberespazioan duen presentzia geroz eta handiagoa».

Gastuak, gora

NATOren gastua 360.000 milioi eurokoa izango da 2024an. Stoltenbergek nabarmendu du bosgarren urtez jarraian handituko dutela ekarpena europarrek eta Kanadak aurten. Haren esanetan, ez da Trump asetzeko erabakia, «aliantza osoarentzako» neurri garrantzitsua baizik.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

 ©BERRIA

Kulturgintza: eutsi ala hautsi

Iñigo Astiz

Koronabirusaren hedapenak ziurgabetasun handia eragin du aurrez ere prekaritateak gogor jotako sektore batean: kulturgintzan. Sorkuntza ere krisi honi aurre egiteko moduan dagoen jakiteko, lau sortzaile elkarteren zuzendaritzako kideak bildu ditu BERRIAk: Eneritz Artetxe (Ehaze), Garbiñe Ubeda (Euskal Idazleen Elkartea), Aitor Bengoetxea (Musika Bulegoa) eta Igor Elortza (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea).

Aitor Esteban eta Salvador Illa, Kongresuan. / ©Ballesteros, EFE

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Jon Ordoñez Garmendia

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk, eta horren truke Urkulluk eta Txibitek hartu, kendu, moldatu eta ezarriko dituzte alarma egoeratik ateratzeko neurriak hirugarren fasean Hego Euskal Herrian. ERCrekin ere egin du akordioa Madrilek.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua, erkidegoetako presidenteekin bilera egin ondorengo agerraldian. ©JuanJo Martín / EFE

Sanchezek azken aldiz eskatuko du alarma egoera luzatzeko

Jon O. Urain

Hamabost egunez luzatzeko eskatuko du, EAJrekin eta ERCrekin akordioa eginda aterako da aurrera: «Oso ezberdina izango da, askoz arinagoa, baina beharrezkoa».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna