Infografia interaktiboa

Nora joan Durangoko Azokan

405 nobedade aurkeztuko dituzte aurtengo Durangoko Azokan. Horiek non dauden erakutsi du BERRIAk, grafiko interaktibo baten bidez (pantaila handietan erabiltzeko).

2019ko abenduaren 5a
18:34
Entzun

Gaur hasi da Durangoko Azoka, eta nobedade ugari topatzeko aukera izango da bertan; 405 guztira. Horien artean 273 liburu, 91 disko, hamasei aldizkari eta ikus-entzunezko bost lan daude, baita bestelako hogei produktu ere. Nobedade nagusiak azokako zer lekutan dauden erakusteko infografia interaktibo bat aurkeztu du BERRIAk. Liburuen edo diskoen bilaketa egin daiteke bertan, eta dagokion postua non dagoen azaltzen du. Lehenik, literatura edo musika atalen gainean sakatu behar da, eta bertan agertuko dira Durangoko Azokan dauden liburu edo diskoetako asko. Topatu nahi den tituluaren gainean sakatuta, dagokion erakusmahaia adierazten du goiko mapak. Esaterako, 'Belardo. Ba al zatoz?' komiki liburuaren edo Samara Velteren 'Nik sinesten dizut' liburuaren gainean sakatuz gero, BERRIAren erakusmahaiak non dauden adierazten du, artekaleko 36. eta 37. postuetan. (Sakelakoetan ez dago ikusgai)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.