Afganistan

Ashraf Ghanik irabazi ditu hauteskundeak Afganistanen

Duela hiru hilabete egin zituzten bozak. Oposizioak ez ditu onartu emaitzak.

Ashraf Ghani presidentea, botoa ematen, irailean. JAWAD JALALI / EFE
2019ko abenduaren 22a
10:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Atariko emaitzen arabera, egungo Afganistango presidente Ashraf Ghanik karguan jarraituko luke, herrialdeko presidentetzarako hauteskundeetan bozen %50,64 lortu ostean. Afganistanen duela hiru hilabete egin zituzten hauteskundeak, baina Hauteskunde Batzorde Independenteak gaur eman du emaitzen berri.

Egungo lehen ministro Abdullah Abdullahek bozen %39,52 lortu du. Lehen ministroak, ordea, ez ditu emaitzak onartu. "Ez-legitimoak eta iruzurrezkoak" direla nabarmendu du. Abdullahen alderdiak azaldu du "iruzurrezko" 300.000 boto inguru daudela, eta salatu du hauteskunde batzordeak ez dituela kontuan izan haiek aurkeztutako kexak.

Afganistanen irailaren 28an egin zituzten bozak, eta parte hartzeko eskubidea zuten 9,6 milioi herritarretatik 2,7k bozkatu zuten. Horietatik 1,8 milioi boto hartu zituen batzordeak legezkotzat. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.