Euskal presoak

Kalean da Jon Urretabizkaia euskal presoa

Huelvako espetxetik atera da, hogei urte kartzelan egin eta gero.

Urretabizkaia haren senide eta lagunekin, Huelvako espetxetik ateratakoan. ETXERAT ELKARTEA
2019ko abenduaren 28a
18:57
Entzun 00:00:00 00:00:00

Etxerat elkarteak Twitterren jakinarazi du Elorrioko (Bizkaia) Jon Urretabizkaia euskal presoa Huelvako (Espainia) espetxetik atera dela gaur goizean. 2000. urtean atxilotu zuten, eta Euskal Herritik urrunduta igaro ditu hogei urte.

2000ko urtarrilean atxilotu zuten, eta hainbat espetxetan egon da preso ordutik: besteak beste, Kordobako (Espainia), Algecirasko (Espainia), Puerto de Santamariako (Espainia) eta Valentzia II espetxeetan (Herrialde Katalanak). Huelvan igaro du azken atxiloaldia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.