Etxerat elkarteak Twitterren jakinarazi du Elorrioko (Bizkaia) Jon Urretabizkaia euskal presoa Huelvako (Espainia) espetxetik atera dela gaur goizean. 2000. urtean atxilotu zuten, eta Euskal Herritik urrunduta igaro ditu hogei urte.
2000ko urtarrilean atxilotu zuten, eta hainbat espetxetan egon da preso ordutik: besteak beste, Kordobako (Espainia), Algecirasko (Espainia), Puerto de Santamariako (Espainia) eta Valentzia II espetxeetan (Herrialde Katalanak). Huelvan igaro du azken atxiloaldia.
Jon Urretabizkaia Saukillo preso politiko elorrioarra aske. Huelvako espetxetik atera berri da 20 urtez preso egon ondoren. Ongi etorria Jon! #batgutxiagopic.twitter.com/bx5BwrkxIX
— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) December 28, 2019