INDARKERIA MATXISTA

Gizonezko bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu abusuak egitea egotzita

Jaurlaritzako segurtasun sailak azaldu du gizonezkoak «izaera sexualeko ukituak» egin zizkiola andrezkoari. Ertzaintzak atxilotu zuen, eta gaur jarri dute epailearen eskuetan.

Sexu erasoen aurkako elkarretaratzea Orkoienen (Nafarroa). JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
2020ko urtarrilaren 16a
13:17
Entzun 00:00:0000:00:00

Atzo eguerdian 40 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Donostiako Egia auzoan, emakume bati sexu abusuak egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailak jakinarazi duenez, gizonezkoak «izaera sexualeko ukituak» egin zizkion emakumeari, eta jarrera «lizuna» izan zuen. Emakumeak gizonezkoari izan zituen jarrerak aurpegiratu zizkion, eta abisu eman zion Ertzaintzari.

Donostiako Mandasko dukearen pasealekuan atxilotu zuen poliziak ustezko erasotzailea, abisua jaso eta gutxira. Atxilotuak aurrekariak zituen hainbat deliturengatik. Gaur goizean jarri dute epailearen eskuetan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.