Migratzaileak

Parisko Poliziak migratzaileen kanpaleku bat desegin du

Paris iparraldean geratzen zen kanpalekurik handiena zen. Azken hilabeteetan, 3.000 pertsona baino gehiago atera dituzte kanpalekuetatik.

Paris kanpoaldeko kanpalekuetako bat, iazko azaroan. JULIEN DE ROSA, EFE
2020ko otsailaren 4a
11:22
Entzun

Poliziak Paris iparraldeko azken kanpaleku handia desegin du goizaldean. Porte de la Villeten zegoen, eta, behin-behinean, laurehun bat migratzaile bizi ziren bertan jarritako kanpin dendetan. Twitterren zabaldutako mezu batean, segurtasun indarren arduradunek iragarri dute amaitutzat jo dutela operazioa.

Agintarien arabera, kanpalekuak «arriskuan» jartzen zuen migratzaileen eta herritarren osasuna. Aurrez ere hainbat kanpaleku desegin dituzte Paris inguruetan, eta denera 3.000 migratzaile kanporatu dituzte. Gaur ateratako laurehundik gora pertsonak behin-behineko aterpetxeetara lekualdatu dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.