Poliziak Paris iparraldeko azken kanpaleku handia desegin du goizaldean. Porte de la Villeten zegoen, eta, behin-behinean, laurehun bat migratzaile bizi ziren bertan jarritako kanpin dendetan. Twitterren zabaldutako mezu batean, segurtasun indarren arduradunek iragarri dute amaitutzat jo dutela operazioa.
Agintarien arabera, kanpalekuak «arriskuan» jartzen zuen migratzaileen eta herritarren osasuna. Aurrez ere hainbat kanpaleku desegin dituzte Paris inguruetan, eta denera 3.000 migratzaile kanporatu dituzte. Gaur ateratako laurehundik gora pertsonak behin-behineko aterpetxeetara lekualdatu dituzte.