0 Ustelkeria afera batengatik preso dagoen Baionako suprefeturako langileak deklaratu du | Politika | Berria
Noiz sortua: 2020-02-11 15:33:59

Ustelkeria

Ustelkeria afera batengatik preso dagoen Baionako suprefeturako langileak deklaratu du

Gutxienez 47 pertsona sartuak dira ustelkeria aferan. Otsailaren 13an jakinen da instrukzioa bitartean funtzionarioa aske utziko duten ala ez.

Miarritzeko Herriko Etxea, artxiboko irudian
Miarritzeko Herriko Etxea, artxiboko irudian Bob Edme Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2020ko otsailak 11

Gaur goizean, Baionako suprefeturako langile bat Paueko auzitegiko epailearen aitzinetik pasatu da, ustelkeria afera batekin lotura duelakoan. Urtarril bukaeran auzipetu, eta berehala preso altxatu zuen Frantziako Poliziak. Epaileak azaldu du gutxienez 47 pertsona lotuak egon daitezkeela afera horrekin: hautetsiak, nazioarteko kirolariak, goi funtzionarioak, jendarmeak, baita informazio agenteak ere. Diru edo opari berezien trukean gidabaimenak faltsutu izana leporatzen diote Baionako suprefeturako langileari. Auzipetuaren abokatuak instrukzio denboran aske uzteko eskatu zion epaileari, eta gaur deklaratu du Baionako presondegitik, bideokonferentzia bitartez. Emaitza datorren ostegunean ezagutaraziko du Paueko Auzitegiak.

Oraingoz ez da eman aferarekin lotuak direnen izenen berri. Hala ere, ustelkeria kasua argitara eman zenean, Michel Poueyts Miarritzeko hautetsiaren izena agertu zen zenbait hedabidetan. Gidabaimena goi funtzionarioaren bidez faltsutu izana leporatzen diote Poueytsi. B.O.P.B eta A.B errugbi taldeko jokalari eta jokalari ohiak aferarekin lotuak direla argitaratu zuen Rugbyrama kazetak, baina, Marc Marie prokuradorearen arabera, ustelkeria kasua ez da soilik errugbi munduarekin lotua.

Miarritzeko politikan ezaguna da Michel Poueyts. Zerrenda abertzaleko kide, Didier Borotra auzapezaren axuanta izan zen. 2014ko hauteskundeetan, Biarritz Bestelakoa zerrendaren buru izendatu zuten, eta lehen itzulitik Michel Veunac gaur egungo auzapezarekin batzea erabaki zuten; zerrendari babesa kentzea erabaki zuen orduan EH Baik. 2020ko herri bozetarako, Didier Guillaume Frantziako Laborantza Ministroari erakutsi zion sustengua orain arte —Guillaumeren zerrenda bertan behera gelditu da azkenean—. Sud Ouest egunkariak Jon Bertizberea Poueytsen abokatuaren hitzak bildu zituen. «Pertsona bat baino gehiago auzipetuak dira, baina haren izena da jakinarazi den bakarra. Ez dut ulertzen zergatik tematzen diren haren kontra», esan zuen. Bertibereak segurtatu du instrukzio sekretua urratzeagatik salatuko duela afera.

Albiste gehiago

Martxoaren 31n eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 8.647 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 441 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.775 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Pankarta bat, Biboko Zapikaleetan. ©Marisol Ramirez / Foku

Erabakiak Euskal Herrian hartzeko ahalmena eskatu dute EH Bilduk, ELAk eta LABek

Berria

Sindikatuek gutun bat bidali diote Denis Itxaso Madrilek EAEn duen ordezkariari, besteak beste zentralizazioa bertan behera uzteko eskatzeko, eta Maddalen Iriartek mahai bat eratu nahi du erabakiak hartzeko

1983ko abuztuan, Busturian, uholdeetan. ©BERRIA

Zer egin krisi bati aurre egiteko?

Enekoitz Esnaola

Jaurlaritzako eta Nafarroako lehendakariek, euskal gatazkako indarkeriaz gain, zenbait garai sozial gogor ere bizi izan dituzte 40 urteotan: uholdeak, sute eta istripu larriak, krisi ekonomikoak... Carlos Garaikoetxeak, Jose Antonio Ardanzak, Patxi Lopezek eta Uxue Barkosek lehendakari gisara bizi izan zituzten krisietan izandako esperientziak kontatu dizkiote BERRIAri. Garrantzia eman diote gertutasuna eta sentsibilitatea izateari, baita neurriak hartzeari ere.

Aceros Olarra lantegia, Loiun, atzo. ©Marisol Ramirez / Foku

Jaurlaritzak uste du industria osoak eutsi ahal diola jarduera txiki bati

Iker Aranburu

 Ekonomiaren Garapenerako Sailak uste du horretarako ahala ematen duela Espainiako Gobernuaren dekretuaren laugarren artikuluak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun

Izan zaitez BERRIAlaguna