Palestina

Israelek eten egingo ditu NBEko giza eskubideen batzordearekiko harremanak

Zisjordaniako kokaguneetan aritzen diren 112 enpresaren zerrenda argitaratu du NBEk, eta Tel Avivek «lerrokatuta» egotea leporatu dio erakundeari.

Elon Moreh kokagunea, Nalusen, Zisjordanian. /
Elon Moreh kokagunea, Nalusen, Zisjordanian. / Alaa Badarneh/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2020ko otsailak 13

UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak egindako eskaera batetik dator Nazio Batuen Erakundeak argitaratu berri duen txostena. Israelek legez kanpo prestatutako kokaguneekin lotutako enpresen zerrenda bat eskatu zuen hark 2016an, lehen aldiz. Orain, ikerketa luze baten ostean, Israelgo eta nazioarteko 112 enpresaren zerrenda bat kaleratu du NBEk. Izen ezagunak daude tartean; besteak beste, Airbnb, Expedia, TripAdvisor eta Motorola.

Tel Aviven esanetan, «amore emate lotsagarria» da txostena. Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuren iritziz, erakunde «lerratua eta eraginik gabekoa» da NBEko Giza Eskubideen Batzordea. «Giza eskubideez kezkatu beharrean, Israelen izen ona zikintzeko lanetan ari dira». Ondorioz, iragarri du eten egingo dituztela NBEko giza eskubideen batzordearekin dituzten harremanak.

Txostenean, nabarmendu dute enpresa horien lanak «giza eskubideen inguruko kezka» eragiten duela, nahiz eta aitortu auziaren inguruan eztabaida handia dagoela. Airbnb-k, esaterako, iazko apirilean iragarri zuen nazioarteko giza eskubideen erakundeei emango zizkiela Zisjordaniako kokaguneekin lotuta lortutako irabaziak.

Palestinako Aginte Nazionaleko Atzerri ministro Riyad al-Malikirentzat, baina, ez da nahikoa Airbnb-ren gisako enpresek irabaziak bestelako erakundeei ematea, eta eskatu du «berehala» eten ditzatela kokaguneekiko harremanak. Urrunago joan da Mohammed Shtayyeh lehen ministroa, eta iragarri du auzitegietan salatuko dituztela enpresak, eta «kalte-ordainak» eskatuko dizkietela.

600.000 israeldar eta 2,9 milioi palestinar inguru bizi dira Zisjordaniako kokaguneetan eta Jerusalem ekialdean. Nazioarteko legediak  legez kanpokotzat jotzen dituen arren, Israelek halakoak egiten jarraitu du.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Bi pertsona maskarak soinean daramatzatela, autobusean. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Lau gako asintomatikotasunaz

Arantxa Iraola

Kutsatu guztiek ez dituzte izaten sintomak. Adituek diote COVID-19an positibo emandakoen erdiek-edo, birusa izan arren, ez dutela batere sintomarik. Horrek zaildu egiten du izurriaren kontrola.

Ikasgela huts bat, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe, FOKU

Beste hamabost ikasgela itxi ditu Jaurlaritzak

Uxue Rey Gorraiz

Eusko Jaurlaritzak esan du 280 ikasgela daudela bakartuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza sisteman, pandemiarengatik.

Sindikatuek jantoki zerbitzua bermatzeko egindako elkarretaratze bat, artxiboko irudian ©luis jauregialtzo / foku

Hezkuntza Sailak 630 langile kontratatu ditu jantokietarako

Irati Urdalleta Lete

EHIGEren iritziz, ez da nahikoa Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako eskola publikoetako jantokietarako 630 langile kontratatzea. Hezkuntza Sailak ez du jardunaldi jarraitua ezarriko Haur Hezkuntzako eta lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

PCR probak, Urdulizko ospitalean. ©Aritz Loiola, FOKU

Positibo gutxiago atzeman dira

Uxue Rey Gorraiz

Beste 679 detektatu dituzte Hego Euskal Herrian, eta apaldu egin da ospitaleratuen kopurua: 42 lagun sartu dituzte erietxean azken egunean. 72 gaixo daude ZIUetan. Gizonezko bat hil da Nafarroan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna