Noiz sortua: 2020-02-14 19:08:05

Eusko Legebiltzarrerako bozak

Idoia Mendia herriz herri ibiliko da kanpainan, furgoneta batean

Lehendakarigaiak errepidera joko du, PSE alderdia «gizartearekin berriz lotzeko»

Idoia Mendia, gaur, Bilbon, furgonet aurkezten.
Idoia Mendia, gaur, Bilbon, furgonet aurkezten. PSE Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2020ko otsailak 14

Pedro Sanchez 11 urteko Peugeot 407 batekin atera zen Espainiako errepideetara 2016an, alderdi barneko liskarrek eraginda PSOEko idazkari nagusi gisa dimititu ondoren. Espainiarrekiko harreman galdua berriz eraikitzea zen bidaiaren helburua. Gauza bera egin nahi du, orain, Idoia Mendia PSEko idazkari nagusiak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrekin. Idoia errepidean kanpaina aurkeztu du goizean Bilbon. Furgoneta beltz batekin, herriz herri ibiliko da datozen asteotan, «herritarren kezkak entzuten eta sozialisten proposamenak azaltzen».

Hauteskundeek «erlojuak ordu berean ipintzeko aukera eman digute erakunde guztietan, politika guztiak ordenatzeko», adierazi du. «Euskadin, Espainian bezala eta Europa osoan bezala, erronka garrantzitsuak ditugu». Industriako iraultza digitala aipatu du, trantsizio ekologikoa eta berdintasunaren erronkak, eta «inor bazterrean ez uztea».

Bozak erakundeen «koherentzia eta egonkortasuna bermatzeko» aukera direla esan du, eta bere alderdiak aliatuak alor guztietan aurkitzen jakin duela, «euskal politikan, gizarteko eta ekonomiako eragileen artean, eta, orain, Espainiako Gobernuan ere, udal eta foru aldundietan, eta Europan».

EITBk atzo plazaraturiko galdeketaren emaitzek erakutsiko lukete «gure lekua berreskuratzen ari garela», Mendiaren arabera. Inkestak 12 eserleku aurreikusten dizkio PSEri.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna