eusko legebiltzarrerako bozak

Idoia Mendia, Eneko Andueza eta Gloria Sanchez, PSEren zerrendaburuak

Alderdiaren Batzorde Nazionalak aho batez onartu ditu hautagaitza proposamenak.

Idoia Mendia (erdian), Bilbon, PSE-EEren batzarrean.
2020ko otsailaren 22a
17:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Idoia Mendia, Eneko Andueza eta Gloria Sanchez izango dira PSE-EEren zerrendaburuak Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban Eusko Legebiltzarrerako apirilaren 5eko hauteskundeetan. Alderdiaren Batzorde Nazionalaren bilera egin dute, Bilbon, eta aho batez onartu dituzte hautagaitza proposamenak. PSE-EEko idazkari nagusia da Mendia, Gipuzkoakoa Andueza, eta Sanchez, legebiltzarkidea da.

Bizkaian zerrendan hurrengo bostak Jose Antonio Pastor, Sonia Perez. Ekain Rico, Loly de Juan de Miguel eta Carlos Garcia de Andoin doaz. Gipuzkoan, Susana Corcuera, Iñaki Arriola, Miren Gallastegi, Enrique Ramos eta Maria Luisa Garcia. Araban, Txarli Prieto, Maria Jesus San Jose, Alberto Alonso, Blanca De la Peña eta Juan Jesus Merchan.

2016ko hauteskundeetan 9 legebiltzarkide lortu zituen PSE-EEk —laugarren indarra—: hiruna aulki Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. EAJk 28 legebiltzarkide erdietsi zituen, EH Bilduk 18, Elkarrekin Podemosek 11 eta PPk 9.

EAJrekin Jaurlaritzan dago PSE-EE.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.