Idoia Mendia, Eneko Andueza eta Gloria Sanchez izango dira PSE-EEren zerrendaburuak Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban Eusko Legebiltzarrerako apirilaren 5eko hauteskundeetan. Alderdiaren Batzorde Nazionalaren bilera egin dute, Bilbon, eta aho batez onartu dituzte hautagaitza proposamenak. PSE-EEko idazkari nagusia da Mendia, Gipuzkoakoa Andueza, eta Sanchez, legebiltzarkidea da.
Bizkaian zerrendan hurrengo bostak Jose Antonio Pastor, Sonia Perez. Ekain Rico, Loly de Juan de Miguel eta Carlos Garcia de Andoin doaz. Gipuzkoan, Susana Corcuera, Iñaki Arriola, Miren Gallastegi, Enrique Ramos eta Maria Luisa Garcia. Araban, Txarli Prieto, Maria Jesus San Jose, Alberto Alonso, Blanca De la Peña eta Juan Jesus Merchan.
2016ko hauteskundeetan 9 legebiltzarkide lortu zituen PSE-EEk —laugarren indarra—: hiruna aulki Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. EAJk 28 legebiltzarkide erdietsi zituen, EH Bilduk 18, Elkarrekin Podemosek 11 eta PPk 9.
EAJrekin Jaurlaritzan dago PSE-EE.