Noiz sortua: 2020-02-26 10:10:07

Asia

Indian gutxienez 20 lagun hil dituzte herritartasun legearen aurkako protestetan

Poliziaren buruzagietako bat dago hildakoen artean. Erlijio gutxituetako migratzaileek herritartasuna lortu ahalko dute, musulmanek izan ezik.

Herritar talde bat, New Delhiko kale batean, atzo.
Herritar talde bat, New Delhiko kale batean, atzo. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2020ko otsailak 26

Indiako hiriburuan gutxienez 20 lagun hil dituzte egunotan, herritartasun legearen aurkako protestetan; hinduek eta musulmanek izan dute gatazka, eta 189 zauritu ere izan dira. Gehienak balek eragindako zaurien ondorioz hil dira; horien artean Rattan Lal Poliziaren buruzagietako bat dago —herenegun hil zen—.

Egoera hori ikusita, Amit Shah Barne ministroak dei egin die politikariei «hitzaldi probokatzaileak» ez egitera, orain arteko tentsioa areagotu dezaketelakoan: «Alderdi guztiek beren arteko desberdintasunak gainditu behar dituzte bakea berriz ezartzeko». New Delhi ekialdean, esaterako, protestariek su eman diote meskita bati.

Legeak baimena ematen die herritartasuna eskuratzeko Afganistango, Pakistango eta Bangladeshko errefuxiatuei, «erlijio gutxitu» hauetako parte badira: hindua, sikha, budista, jainista, parsia eta kristaua. Musulmanek, ordea, ez dute aukera hori izango —erlijio nagusia da hiru herrialde horietan—.

Lege hori aplikatuko zaie Indiara 2014ko abenduaren 31 baino lehen sartu zirenei; herrialde horretan 1.350 milioi biztanle bizi dira, eta 4.000 talde etniko baino gehiago daude. Erlijio nagusia hindua da (%80,5), eta hurrengoa, islama (%14); 180 milioi musulman inguru bizi dira Indian.

BJP eskuin muturreko alderdi hindu nazionalistaren gobernuak sustatu zuen legea, iragan abenduan, eta orduan argudiatu zuen «erlijioagatik jazarritako» migratzaileei asiloa eman nahi dietela. Halere, NBE Nazio Batuen Erakundeak kezka azaldu zuen, legeak «oinarri diskriminatzailea» duelako, musulmanen kaltetan.

Barne ministroaren arabera, lege horren bidez gobernuak herritarren errolda egin nahi du, «infiltratu bakoitza identifikatu eta Indiatik botatzeko».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 1ean eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da inor hil COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta 11 gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.309 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bizkaiko pentsionistak protestan, pasa den astean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Koronabirusak zahar etxeetan izandako eragina ikertzeko eskatu du Bizkaiko Pentsionisten Mugimenduak

Berria

Protesta egin dute gaur Bizkaiko pentsiodunek Bilboko udaletxearen aitzinean, eta argi utzi dute ez dutela murrizketarik onartuko osasun publikoan eta pentsioetan. Pentsiodunek zahar etxeen inguruko informazioa eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Aldundiari, baina ez dute erantzunik jaso. 

Gasteizko Txagorritxu ospitaleko Mikrobiologiako langileak, proba serologikoak aztertzen. ©Gorka Rubio / Foku

Hegoaldean ez da gaixorik hil azken 24 orduetan

Andoni Imaz

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez dute PCR bidezko positiborik atzeman, hiru hilabetean lehen aldiz. Azken orduetan, koronabirusaz kutsatutako hamar lagun ospitaleratu dituzte; hiru, ZIUn.

Zahar etxeetan gertatutakoa argitzeko eskatu dute pentsiodunek gaurko mobilizazioetan. ©Aritz Loiola / FOKU

Leiho berriak mugikortasunari (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Euskal Herrian ez da izan hildakorik azken orduetan. PCR proba bidezko positibo berriak gutxi izan dira: bost, denak Nafarroan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna