Albistea entzun

Sorkuntza

Euskal sortzaileen emanaldiak eskainiko ditu BERRIAk astelehenetik aurrera BERRIA Aretoa proiektuaren bidez

Kultura agenda ia osoa bertan behera utzi du koronabirusaren zabalpenak Euskal Herrian, eta horri zirrikitu bat eman nahiko dio BERRIAren areto digitalak.

Mikel Martinez aktorea zango da BERRIA Aretoan egongo den sortzaileetako bat
Mikel Martinez aktorea zango da BERRIA Aretoan egongo den sortzaileetako bat Mikel Martine Tamaina handiagoan ikusi

Iñigo Astiz -

2020ko martxoak 15

Sortzaileek euren sofatik mundura egingo dituzte hamar minutu inguruko emanaldiak. Besteak beste, Anari, Morau, Mursego, eta Birkit musikariak, Mikel Martinez aktorea eta Dorleta Kortazar ipuin kontalariek saio bana eskainiko dute.

Mahomak mendira joaterik ez duenean, mendia eraman behar Mahomarenganaino. Hori dio esaera zaharrak, eta, hain zuzen, hori da BERRIA egunkariak astelehenetik aurrera hedabidearen webgunean martxan jarriko duen BERRIA Aretoaren helburua.

Koronabirusaren eraginez kultur ekitaldi ia guztiak bertan behera geratu diren honetan, BERRIA sortzaileen etxeraino sartuko da, kulturgile horien sorkuntza hedatzen jarraitzeko; sofatik mundura. Diziplina guztietako sortzaileek hartuko dute parte emanaldietan, eta, besteak beste, konfirmatuta daude jadanik Anariren, Morauren, Mursegoren eta Birkiten kontzertu digitalak eta Mikel Martinez aktorearen eta Dorleta Kortazarren saioak.

Zerrenda haziz joango da egunez egun, eta astelehenetik aurrera jakinaraziko da zehatzago programaren nondik norakoa. Zuen proposamenak bidaltzeko idatzi kultura@berria.eus helbidera, gaiari dagokion lekuan «BERRIA Aretoa» idatzita, eta jarriko gara zuekin harremanetan. Atea irekitzear da, beraz, agian, eta soilik agian, aste batzuez, digitalki bakarrik bada ere, irekita egon ahalko den areto bakarra.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Argitaletxeetako langileak, atzo, Durangoko Azokako Landako gunean erakusmahaiak atontzen, gaur bisitariak hartzeko. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Atea parez pare ireki gabe

Iñigo Astiz

Martxan da denda digitala, eta gaur irekiko ditu ateak Durangoko Azokak bisitarientzat. Aurrez ezarritako neurriei eutsiko die Gerediagak, baina baliteke hurrengo egunetan gehiago etortzea
 ©JON IRAUNDEGI

«Nahi dugu diskoa izatea garai tristeen oroitzapen baikorra»

Ainize Madariaga

Willis Drummond taldeak zuzeneko diskoa argitaratu du: 'Garai bereziendako kontzertu berezia'. Pandemiari ateratako «fruitu baikorra» da, eta, bidenabar, garaiaren «lekukotasun akustikoa».
Migel Angel Mintegi, bere nobela berriaren aurkezpen egunean, Donostiako Udal Liburutegian. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Itzulerak piztutako sentipenak

Ainhoa Sarasola

Migel Angel Mintegik '9 mm parabellum' nobela plazaratu du. Sorterritik behartuta joan eta behartuta itzuli den gizon baten oroitzapenak eta emozioak ditu ardatz kontakizunak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.