Sorkuntza

Euskal sortzaileen emanaldiak eskainiko ditu BERRIAk astelehenetik aurrera BERRIA Aretoa proiektuaren bidez

Kultura agenda ia osoa bertan behera utzi du koronabirusaren zabalpenak Euskal Herrian, eta horri zirrikitu bat eman nahiko dio BERRIAren areto digitalak.

Mikel Martinez aktorea zango da BERRIA Aretoan egongo den sortzaileetako bat. MIKEL MARTINE
Inigo Astiz
2020ko martxoaren 14a
13:07
Entzun

Sortzaileek euren sofatik mundura egingo dituzte hamar minutu inguruko emanaldiak. Besteak beste, Anari, Morau, Mursego, eta Birkit musikariak, Mikel Martinez aktorea eta Dorleta Kortazar ipuin kontalariek saio bana eskainiko dute.

Mahomak mendira joaterik ez duenean, mendia eraman behar Mahomarenganaino. Hori dio esaera zaharrak, eta, hain zuzen, hori da BERRIA egunkariak astelehenetik aurrera hedabidearen webgunean martxan jarriko duen BERRIA Aretoaren helburua.

Koronabirusaren eraginez kultur ekitaldi ia guztiak bertan behera geratu diren honetan, BERRIA sortzaileen etxeraino sartuko da, kulturgile horien sorkuntza hedatzen jarraitzeko; sofatik mundura. Diziplina guztietako sortzaileek hartuko dute parte emanaldietan, eta, besteak beste, konfirmatuta daude jadanik Anariren, Morauren, Mursegoren eta Birkiten kontzertu digitalak eta Mikel Martinez aktorearen eta Dorleta Kortazarren saioak.

Zerrenda haziz joango da egunez egun, eta astelehenetik aurrera jakinaraziko da zehatzago programaren nondik norakoa. Zuen proposamenak bidaltzeko idatzi kultura@berria.eus helbidera, gaiari dagokion lekuan «BERRIA Aretoa» idatzita, eta jarriko gara zuekin harremanetan. Atea irekitzear da, beraz, agian, eta soilik agian, aste batzuez, digitalki bakarrik bada ere, irekita egon ahalko den areto bakarra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.