Ikus-entzunezkoak

Amets Arzallus eta Ibrahima Balde Madrilen, DAPAren bigarren sasoia hasteko

Etzi izango da ikus-entzunezkoa sarean, 'Dapa.eus'-en eta BERRIAren webgunean.

2020ko martxoaren 16a
16:57
Entzun

Asteazkenean hasiko DAPAren bigarren denboraldia, eta lehen saiorako bi protagonista oso bereziren ikus-entzunezkoa ondu dute. Amets Arzallusek Ibrahima Balderi egin dio bisita Madrilen. Bidaiaz, Miñan liburuaz, ahozko literaturaz eta migrazioaz hausnartzen dute erreportajean. Ikus-entzunezkoa, DAPAren bigarren denboraldi osoa bezala, Dapa.eus-en, DAPAren sare sozialetan eta BERRIAren webgunean DAPAren atalean ikusi ahal izango da —teaser-a, hemen ikusgai—.

Kultur sorkuntza «bizipozaren epizentroan» jartzea xede duen proiektua da DAPA. 2019an sortu zen, eta lehen denboraldia zortzi lanek osatu zuten. Bigarren denboraldian, hamabostean behin argitaratuko dute lan bat. «Saio bakoitzak kultur adierazpen edo sortzaile bat izango du ardatz, eta ikus-entzunezkoen barrunbeak ere sormenetik marraztuko dira, nortasun mutante eta forma aldakorrekin».

Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak eman zion forma proiektuari, eta Dinamoa sormen gunea da proiektuaren habia. Jalgi euskal kulturaren plaza ibiltariak sustatutako proiektua da, eta Fagor fundazioaren eta BERRIAren babesa jaso du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.