Noiz sortua: 2020-04-07 15:36:42

ELAren eta LABen salaketari buruzko erabakia atzeratu egin du EAEko Justizia Auzitegiak

Urkulluk dio sindikatuek auzitara jo izanak ez duela «inolako justifikaziorik».

Urkullu lehendakaria eta Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua
Urkullu lehendakaria eta Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua Irekia Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2020ko apirilak 7

Lasai dago Iñigo Urkullu. Uste du ELA eta LAB sindikatuek bere gobernuaren aurka jarritako salaketak ez duela «inolako justifikaziorik». Sindikatuok auzitara jo dute aurreko astean Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak enpresa eta zerbitzu batzuen jarduera baimentzeagatik, uste baitute oinarrizkoak ez diren jardueren etena agintzen zuen dekretua urratu zutela eta, horren ondorioz, langileen osasunari, biziari eta osotasun fisikoari dagozkien oinarrizko eskubideak urratu zituztela.

Urkullu are lasaiago utziko dute EAEko Justizia Auzitegiak arratsaldean jakinarazitako bi ebazpenek. Batean, auzitegiak dio ez duela gaitasunik kautela neurriak ezartzeko, eta, hortaz, ezin duela eragotzi langile batzuk beren lanpostuetara itzultzea. Bigarren ebazpenean, berriz, hiru eguneko epea eman die salatzaileei  eta Jaurlaritzari alegazioak egin ditzaten auzitegiaren egokitasunari buruz.

Agiri baten bidez, ELAk eta LABek ziurtatu dute auzitegi horri dagokiola «halako erabaki urgente eta beharrezkoa hartzea», beren iritziz, «milaka pertsonaren osasuna eta bizia arriskuan dagoen honetan, eta koronabirusaren pandemia mugatzeko ordu bakoitzaren balioa izugarria den honetan». Nafarroako Lan Arloko Auzitegiak oraindik ez du argitaratu ebazpenik.

Astearte honetako Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian galdetu diote horri buruz Urkulluri, eta hark berretsi du Jaurlaritza langileen segurtasuna eta osasuna bermatzen ari dela. ELAren eta LABen jarrerak arbuiatu ditu, eta adierazi du «modu orokor batean» jartzen ari direla zalantzan «enpresa guztien» jarduna, nahiz eta salaketan enpresa jakin batzuk zerrendatu dituzten sindikatuek. Urkulluk, halaber, uste du enpresaburuak direla «lehen interesatuak» langileen segurtasuna eta osasuna bermatzen, eta berriro berretsi du egungo egoeran osasuna eta enplegua «bateragarriak» direla.

«Prebarikazioa»

ELA eta LAB sindikatuek ez ezik, ESK-k ere jarri du salaketa. Hala egin du astearte honetan; Reyes Maroto Espainiako Industria ministroaren eta Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuaren aurkakoa da salaketa, prebarikazioagatik jarria.

Batzar nazionaleko kide Igor Merak azaldu duenez, ministro eta sailburu horiek «ez zegozkien eskumenak» hartu zituzten; ESKren arabera, Osasun ministroari zegokion arriskuen balorazioa egitea, eta, horren arabera, dekretua malgutzea ala gogortzea. «Baina ez zen gertatu halakorik. Zera gertatu gertatu zen: Confebask eta EAJ ikaragarria haserretu ziren, eta Pedro Sanchezen gobernua mehatxatu ere egin zuten, dekretua malgutu zezan».

Merak salatu du milaka langile lanpostura itzuli behar izan zirela erabaki hori dela-eta, dekretuaren «espiritua» indargabetuz, eta «arrisku larrian jarriz osasun publikoa, kutsatzeak ugaritzeko aukeragatik».

ELAk eta LABek ere heldu diote gaiari gaur, Herrialde Katalanetako CSC eta Galiziako CIG sindikatuekin batera kaleratutako adierazpen batean. Salatu dute gobernuak «botere ekonomikoen» menpe jokatzen ari direla, eta adibide gisa jarri dute Madrilek aurreko igandean emandako agindua, oinarrizko jarduerak eteteari buruzkoa. «[Espainiako Gobernuak] berandu hartu zuen erabakia, eta ezin okerrago kudeatu. 48 ordu igaro baino lehen, amore eman zien botere ekonomikoen presioei, eta iruzur egin zuen, ikuspuntu demokratiko eta juridikotik».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bost pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, hamabi positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.287 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.066 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Iñigo Urkullu eta Nekane Murga, goizeko bileran. ©/ Irekia

Ekainaren 8an hirugarren fasera igarotzeko eskatuko du bihar Jaurlaritzak

Jon O. Urain

Nafarroako Gobernuak «oso balorazio positiboa» egin du erkidegoek konfinamendua leuntzeko hirugarren fasea kudeatzeko aukeraz.

Aitor Esteban eta Salvador Illa, Kongresuan. / ©Ballesteros, EFE

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Jon Ordoñez Garmendia

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk, eta horren truke Urkulluk eta Txibitek hartu, kendu, moldatu eta ezarriko dituzte alarma egoeratik ateratzeko neurriak hirugarren fasean Hego Euskal Herrian. ERCrekin ere egin du akordioa Madrilek. Jaurlaritzak bihar eskatuko du ekainaren 8an hirugarren fasean sartzea.

 ©BERRIA

Kulturgintza: eutsi ala hautsi

Iñigo Astiz

Koronabirusaren hedapenak ziurgabetasun handia eragin du aurrez ere prekaritateak gogor jotako sektore batean: kulturgintzan. Sorkuntza ere krisi honi aurre egiteko moduan dagoen jakiteko, lau sortzaile elkarteren zuzendaritzako kideak bildu ditu BERRIAk: Eneritz Artetxe (Ehaze), Garbiñe Ubeda (Euskal Idazleen Elkartea), Aitor Bengoetxea (Musika Bulegoa) eta Igor Elortza (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna