Noiz sortua: 2020-05-13 16:04:23

Esnal askatzea erabaki duen epaileak gatazkaren konponbidean oinarritu du erabakia

Jakes Esnal euskal presoa baldintzapean askatzea onartzea erabaki zuen atzo Zigorrak Ezartzeko Auzitegiko epaileak, baina terrorismoaren kontrako fiskaltzak helegitea ezarri zuen berehala. Epailearen argumentazioa «biziki baikorra» dela dio Maritxu Paulus Basurko abokatuak.

Isabelle Miquelestorena Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2020ko maiatzak 13

Jakes Esnal baldintzapean askatzea onartzea erabaki zuen epailearen iritziz, euskal presoa ez da «arriskutsua». ETA erakundeko kide izatera itzul litekeela «hipotesi» bat besterik ez dela dio, eta azpimarratu du hipotesi horrek ez duela zentzu handirik azken urteetako gertakariak kontuan hartuta. 2011ko jarduera armatuaren bukaera, 2017ko armagabetzea eta 2018ko erakundearen desegitea aipatzen ditu, besteak beste, bere erabakian.

Garrantzi berezia du; izan ere, azken urteetan,  Frantziako ministerio publikoak terrorismoaren aurka argumentu hori behin baino gehiagotan erabili du euskal preso batek baino gehiagok baldintzapean aske geratzeko eginiko eskaerak atzera bota zitzatela galdegiteko. Halaber, epaileak dio Esnal askatzeak ez lukeela ordena publikoan trabarik eragingo, eta azken urteetan euskal herriko gizartean izan den «baketzea» azpimarratu du.

Maritxu Paulus Basurko abokatuak esplikatu duenez, euskal preso horrek baldintzapean aske geratzeko eginiko eskaera aurkezteko  proiektua «sendoa» da. Baina arrisku bat ere azpimarratu du: adinean aitzina joan ahala gero eta konplikatuagoa izanen dela harentzat gisa horretako proiektu bat aurkeztea, eta, beraz, baldintzapean aske gelditzeko aukerak murriztuko litzaizkiokeela. 69 urte ditu Donibane Lohitzuneko presoak. Abokatuaren hitzetan, epaileak behin baino gehiagotan azpimarratu du presoaren adina, eta presondegian 30 urte daramatzala, bere zigorra bete duela kontsideratuta. «Biziki baikorra da: erabaki ona da», adierazi du Basurcok.

Dei Auzitegiaren esku

Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak baldintzapean aske geratzeko eskaera onartuta, maiatzaren 28an atera beharko zen Jakes Esnal, baina terrorismoaren kontrako Frantziako ministerio publikoak helegitea ezarri zion erabakiari. Parisko Dei Auzitegiak erabaki beharko du orain; euskal presoen kontrako erabakiak hartu izan ditu azkenaldian. Gaur-gaurkoz, ez dute finkatu noiz izango den auzi saioa.

Helegitea aurkezteko deliberoaren aurka kexu azaldu da Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria; sare sozialetan zabaldutako mezu batean, helegitea «bakearen alde irmo» ari den «Euskal Herriari eginiko iraintzat» jo du.

Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak hitz gogorrekin salatu zuen atzo fiskaltzaren jarrera, ETAk armak utzi zituenetik hiru urte pasatu direla gogorarazita: «Ez genuen 2017ko apirilaren 8a egin presoak kartzelan hil daitezen!». Ekintzak eskatu zizkioten Frantziako presidenteari. Frantzia eta Espainia euskal presoen «biziarekin jolasten» ari direla salatu zuen EH Baik. «Euskal preso politiko guzien askatzea eskatzen dugu».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Ordiziako positiboekin lotutako 48 kasu zenbatu dituzte dagoeneko

Ordiziako positiboekin lotutako 48 kasu zenbatu dituzte dagoeneko

Arantxa Iraola

Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da Gipuzkoako herri horretan, eta tabernetako jarduna mugatuko dute

Ordiziako Majori kiroldegia, atzo, itxita. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Ordizian, saguari isatsetik berriro heldu nahian

Jon Ordoñez Garmendia

Kaleak hutsik daude, eta kezkak bete ditu Ordiziako etxeak. Itxialdiaren lainoa agertu da, eta penaz eta amorruz bizi dira ordiziarrak fokuan, uztailekoak ez diruditen egun hauetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna