Alderdiak

Pilar Garrido Ahal Dugu-ko idazkari nagusi izateko aurkeztuko da

Unidas Podemosen diputatuaren esanetan, oraindik ere hautagaitza lantzen ari dira.

Pilar Garrido, iazko apirilean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Igor Susaeta.
2020ko maiatzaren 20a
12:03
Entzun

Pilar Garridok baieztatu du Ahal Dugu-ko idazkari nagusia izateko aurkeztuko dela. Radio Euskadin elkarrizketatu dute, eta iragarri du «ziurrenik» aste honen bukaeran aurkeztuko duela hautagaitza. Adierazi du oraindik ere lantzen ari direla pertsona «egokiak» edukiko dituen hautagaitza hori. Garridoren helburua da alderdiak zuzendaritza «indartsu bat» edukitzea, modu horretan proiektua «sendotu» ahal izateko. Unidas Podemosen diputatua da Espainiako Kongresuan, iazko maiatzetik, eta Javier Madrazo Ezker Batuko liderra Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburua izan zenean (2001-2009), sail horretako zuzendaria izan zen.

2017ko abendutik joan den otsailera arte, Lander Martinez izan zen Ahal Dugu-ko idazkari nagusia, baina dimisioa eman zuen, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara begira Elkarrekin Podemosen primarioak Miren Gorrotxategik irabazi eta gero.

Idazkari nagusi izateko hautagaia izango denak esan duenez, hautagaitzan inguruan izango dituenak dira «proiektu alternatibo baten» alde aspalditik «Euskadin» lanean ari direnak. Uztailaren 12an legebiltzarrerako egitekoak diren bozez galdetu diote, eta azpimarratu nahi izan du pandemia egoera batean ez litzatekeela hauteskunderik egin beharko. Gaineratu du, bestalde, «logikoena» litzatekeela kanpainak bi aste irautea. «Hauteskunde lehiak arau batzuk ditu, eta, eztabaidatu ahal izateko, bete egin behar dira».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.